"TECNALIAko su-laborategiak bere akreditazioa handitzeko prozesuari ekin dio, ate, horma, sabai aizun, gortina eta pertsianen zikloen EXAP arauak sartzeko"
TECNALIA eraikuntzako segurtasunarekin eta suteen aurkako babesarekin duen konpromisoa indartzen ari da, aplikazio hedatuko (EXAP) txostenak eginez
TECNALIAk berretsi egin du eraikuntzaren eta suteen aurkako babesaren sektoreko segurtasunarekin eta bikaintasunarekin duen konpromisoa, aplikazio hedatuko txostenak eginez (EXAP, Extended Application). Txosten horiek ezinbestekoak dira eraikuntzako materialek eta produktuek suarekiko duten erresistentzia ebaluatzeko, eta funtsezkoak dira eraikuntza-sistemen segurtasuna bermatzeko eta biziak salbatzeko suterik gertatuz gero.
TECNALIAko su-laborategia, nazioartean aintzatetsia, ISO/IEC 17025 akreditazioarekin aplikazio hedatuko txostenak (EXAP) egiten nabarmentzen da. Laborategiak materialek eta produktuek su-baldintzetan duten portaera sakon ezagututa egiten ditu txosten horiek, eta kalitate eta fidagarritasun handieneko emaitzak ziurtatzen ditu. Haren lanak eraikuntzako segurtasuna eta suteen aurkako babesa indartzen ditu mundu mailan.
Aplikazio hedatuko (EXAP) txostenak
- Funtsezkoak dira aplikazio-esparrua zuzeneko su-saiakuntzetatik harago hedatzeko aukera ematen dutelako eta, hala, hirugarrenek ziurtatzeko oinarri sendoa ematen dutelako. Horrek bermatzen du TECNALIAk suteen aurkako segurtasunaren arloan egiten dituen jarduerek onarpen handiagoa izatea estatuan zein nazioartean. Txosten horiei esker, enpresek eta erregulatzaileek konfiantza izan dezakete saiakuntzak eta ebaluazioa egin zaien produktuen eta materialen baliozkotasunean, eta horrek indartu egiten du TECNALIAk sektore horretan duen erreferente-estatusa.
- Irismen handia dute eraikuntzaren sektorean, produktu ugarirekin: ateak, leihoak, gortinak, pertsianak, trenkadak, sabai aizunak eta fatxadak, besteak beste.
- Gainera, txosten horiek sostengu-elementuei ere aplikatzen zaizkie, hala nola hormigoizko, zurezko edo altzairuzko habeei, suterik gertatuz gero eraikinaren osotasuna ziurtatzeko. Beren moldakortasunari eta material- eta egitura-mota desberdinak ebaluatzeko gaitasunari esker, EXAPak funtsezkoak dira egungo eraikuntzan segurtasuna eta araudiak betetzen direla bermatzeko.
EN 17020, EN 15254 y EN 15269 Europako arauak
TECNALIAko su-laborategiak bere akreditazioa handitzeko prozesuari ekin dio, ate, horma, sabai aizun, gortina eta pertsianen zikloen EXAP arauak sartzeko. Prozesu horrek Europako beste arau-serie batzuk gehitu behar izatea dakar, zehazki, EN 17020, EN 15254 eta EN 15269. Handitze horrekin, laborategiak ebaluazio- eta hedatze-zerbitzuen espektro zabalagoa eskaini ahal izango du, fabrikatzaileen eta azken kontsumitzaileen onurarako.
Arau horietan akreditazioa lortzean, su-laborategiak ekipamendu hobea izango du enpresei Europako araudiak betetzen laguntzeko eta bizitegi- eta merkataritza-inguruneetan segurtasuna bermatzeko. Egiaztapen-prozesua datozen hilabeteetan amaitzea espero da. Hortik aurrera, laborategia ofizialki onartuta egongo da arau horien araberako ebaluazioak egiteko.