"Gure laguntzarekin, FOTOPLATek aukerak eta erronkak aztertzen ditu, bai eta moduluak eskala handian egiteko gaitasunak ere"
Gure adituek aktiboki parte hartu dute FOTOPLAT Espainiako Plataforma Teknologiko Fotovoltaikoaren urteko batzarrean
Eduardo Román TECNALIAko sistema fotovoltaikoen arduradunak Ikerketa eta Garapenerako Europako Agenda Estrategikoa (Strategic Research and Innovation Agenda – SRIA) aurkeztu du, Europako Plataforma Teknologiko Fotovoltaikoak prestatua.
Paco Canok, bestalde, Espainian panel fotovoltaikoak eskala handian fabrikatzeari buruzko eztabaida-mahai batean parte hartu du. Besteak beste, fabrikazio horretarako Espainiak dituen gaitasunei buruz hitz egin da, bai eta Europako Itun Berdeak eta berreskuratze-planek eta beste ekimen batzuek modulugintza-industriaren garapenerako irekitzen dituzten aukerei buruz ere.
Bigarren eztabaida-mahai batean, Ana Huidobro TECNALIAko ikertzaileak moderatua, berrikuntza eta gizarte- eta ingurumen-eragina izan dira ardatza: instalazio- eta erabilera-fasea (biodibertsitatean duen eragina) eta parke fotovoltaikoak ekonomia zirkularrean sartzea (ekodiseinua eta parkeen eta osagaien bizi-amaiera: eraistea, osagaiak birziklatzea…).
Era berean, instalatzaile handiek sektore fotovoltaikoaren jasangarritasuna eta gizartearen pertzepzio positiboa lortzeko dagoeneko garatutako ekintzak planteatu dira; bai eta zer garapen teknologiko behar diren eta zer eskaera dauden ere parke fotovoltaikoak jasangarriagoak izan daitezen lortzeko.