“Fatxadetako su-hedapenari buruzko NFPA 285 arauaren bertsio berriak saiakuntzaren emaitzak zabaltzeko eskuliburu bat du”
Fatxadetarako NFPA 285 arauaren bertsio berria
Pasa den urtarrilean argitaratu zen fatxadetako su-hedapenari buruzko arauaren bertsio berria: NFPA 285 (2023 Edition). Arau hori Estatu Batuetako National Fire Protection Association erakundeak garatu du, eta saiakuntza-metodo bat eskaintzen du osagai erregaiak dituzten fatxada-sistemetan suaren hedapenak dituen ezaugarriak ebaluatzeko.
Estatu Batuetako merkatuan eta Ekialde Ertaineko zenbait herrialdetan sartu ahal izateko erreferentziazko araua da, eta tokiko araudia betetzeko balio du; adibidez, AEBko International Building Code edo Arabiar Emirerri Batuetako UAE Fire and Life Safety Code araudiak betetzeko.
Emaitzak zabaltzeko azterlanak
2023ko urtarrilean argitaratutako arauaren azken edizioan, berrikuntza nagusietako bat da gidaliburu bat jaso dela saiakuntzaren eskakizunak arrakastaz gainditu dituzten fatxada-sistemetako emaitzak zabaltzeko. Emaitzak zabaltzeko azterlanei esker, bezeroek ikusi ahal izango dute emaitzen helmena heda daitekeela saiakuntza egin zaion fatxada-sistemako beste aldagai batzuetara.
Saiakuntza-arau horretan erabat garatutako barne-sute baten egoera simulatzen da, leiho-zulo batetik irteten dena eta fatxadan zabaltzen hasten dena. Saiakuntza-arauak zenbait baldintza ezartzen ditu, zehazten dutenak estalduraz, isolamenduaz eta/edo euste-hormaz osatutako fatxada-multzoak gutxieneko segurtasun-baldintzetan jokatu duela.
Saiakuntza akreditatuak
TECNALIAren suteen aurkako segurtasun-laborategia Europako laborategi bakarra da honelako saiakuntza bat modu akreditatuan egiteko gaitasuna duena, eta aukera berriak eskaintzen dizkie fatxada-fabrikatzaileei nazioarteko merkatuetara iristeko.
Gainera, TECNALIAk emandako txostenak ospe handiko ziurtapen-erakundeek aintzatesten dituzte, hala nola INTERTEK eta ICC-ESek. Horri esker, bezeroek maila globaleko helmena eman diezaiokete maila lokalean egindako saiakuntzari.