Saritutako mintz-teknologiari esker, H2SITE startupa sortu zen, zeinak purutasun handiko hidrogenoaren on-site sorkuntzan baitihardu.
Ostegunean, abenduak 2, 2021eko D+I Innovation Awards sariak banatu ziren, Disruptores e Innovadores - El Español antolatzaile zela. 300 lagun baino gehiago bildu ziren ekitaldian, eta pandemia piztu zenetik Espainiako sektore digitalean egin den ekitaldirik handiena izan zen.
TECNALIAk zentro teknologikoek edo parke zientifikoek bultzatutako ekimenik onenaren saria eskuratu zuen, mintzen teknologiagatik, zeinari esker jarri baitzen abian H2SITE partaidetzapeko enpresa. Andrés Galnares H2SITEko CEOak eta Alberto Silleras de Antonio TECNALIA Madrileko zuzendariak jaso zuten saria, Raúl Martínez Sothiseko CEOaren eskutik.
Purutasun handiko hidrogenoaren sorkuntza
H2SITE purutasun handiko hidrogenoaren on-site sorkuntzan diharduen startup bat da: duela urtebete sortu zen TECNALIAtik, TECNALIA Ventures Deep Tech Venture Builderaren bidez, Eindhovengo Unibertsitate Teknologikoarekin eta Frantziako ENGIE energia-eragilearekin elkarlanean.
Hidrogenoa gure planetako elementurik ugariena da. Hidrogenoa eskala handian eta era jasangarrian sortzea da erronka. Ohiko hidrogeno-elektrolisiaren ordez, H2SITEk mintz-erreaktoreak erabiltzen ditu, zeinek zenbait lehengaitatik lortzen baitute hidrogenoa, hala nola amoniakotik, bioetanoletik, biometanoletik eta biogasetik.
Zorionak prozesuan parte hartu duten guztiei!