“Zibersegurtasunaren alorreko funtsezko gaiak landu ziren RSACen; besteak beste, kriptografia, adimen artifizialaren zibersegurtasuna eta AA sortzailea”
Parte-hartze aktiboa izan dugu 2024ko RSA Conferencen (RSAC), zibersegurtasunaren industriaren alorreko nazioarteko ekitaldi entzutetsuenean.
Konferentziak eragin eta arrakasta handia du zibersegurtasunaren esparruan. Aurtengoa San Frantziskon (Kalifornia, AEB) egin da maiatzaren 6tik 9ra, eta sektoreko lider eta adituek parte hartu dute.
Ana Ayerbe zibersegurtasuneko aditu eta Zibersegurtasunari buruzko Ikerketaren Bikaintasunaren Espainiako Sareko presidenteak parte hartu du konferentzian
Ana Ayerbe gure kide eta Zibersegurtasunari buruzko Ikerketaren Bikaintasunaren Espainiako Sareko (RENIC) presidentea 2024ko RSACeko Espainiako ordezkarietako bat izan zen. Gure herrialdeak abangoardia teknologikoarekin eta segurtasun digitalarekin duen konpromisoa eta sendotasuna erakutsi zituen.
Ekitaldiaren antolamendua
Zibersegurtasuneko Espainiako Institutuak (INCIBE) eta ICEX España Exportación e Inversiones erakundeak antolatu zuten, Los Angeleseko (AEB) Bulego Ekonomiko eta Komertzialaren laguntzarekin. Ekitaldi hau funtsezkoa da sektoreko enpresak nazioartean zabaltzeko.
2024ko RSACeko gai nagusiak
Zibersegurtasunaren alorreko funtsezko gaiak landu ziren RSA Conferencen; besteak beste, kriptografia, adimen artifizialaren zibersegurtasuna eta, bereziki, AA sortzailea eta horrek zibersegurtasunean dituen aplikazioak.
Eskerrak eman nahi dizkiegu INCIBEri eta ICEXi, erraztu egin baitio TECNALIAri nazioarteko zibersegurtasuneko komunitatea elkartzen duen ekitaldi horretan parte hartzea.