“Konprometituta gaude gure zerbitzuen etengabeko hobekuntzarekin eta suteen aurkako segurtasuneko berrikuntzarekin”
Kanpai kalorimetrikoa funtsezko tresna da material, produktu eta sistemek suaren aurrean duten portaera aztertzeko
Gure Suteen aurkako Segurtasunaren Laborategiari duela gutxi neurri handiko kanpaia duen kalorimetro berria gehitu diogu. Horrek gure gaitasun esperimentala indartzen du suaren aurreko erreakzioen alorreko ikerketan.
Kanpai kalorimetrikoa funtsezko tresna da material, produktu eta sistemek suaren aurrean duten portaera ulertzeko. Bere 4 x 4 x 4 m-ko neurriekin, aukera ematen digu eskala handiagoko probak egin eta benetako sute-egoera baterako adierazgarriagoak diren emaitzak lortzeko.
Neurri handiko kanpaia duen kalorimetro berria
Gaitasun esperimental berri hauek aukera emango digute beroaren eta kearen isurtze-patroiak eskala errealean eta tamaina-mugapen gutxiagorekin neurtzeko: produktu, ekipo eta sistemek suteari egiten dioten ekarpena analizatu eta ebaluatu daiteke. Horrela, gaitasun handiagoa dugu ikerketa aurreratuak egiteko, suteen aurkako segurtasuna hobetzeko konponbideak garatzeko helburuarekin.
TECNALIAn konprometituta gaude gure zerbitzuen etengabeko hobekuntza eta suteen aurkako segurtasunaren berrikuntzarekin. Kanpai kalorimetriko berria eskuratzeak ekarpena egingo du gure laborategia suaren alorreko ikerketan erreferentziazko zentro bihur dadin, suteen aurkako segurtasunean elkarlan-aukera berriak zabalduz enpresa, instituzio eta erakundeekin.