Berria

Ternua Groupekin batera, produktuen jasangarritasuna ebaluatzen dugu

2023ko uztailaren 12a
Metodología para la evaluación de la sostenibilidad del producto en su ciclo de vida

“Artile jakak ardi latxaren artilea du betegarrian, eta metodologia berria probatzeko baliatu den erakusleetako bat da”

Ternua Groupekin batera, produktuen jasangarritasuna ebaluatzen dugu bizi-ziklo osoan

TECNALIAk koordinatzen du Orienting ekimen europarraren esparruan garatutako metodologia, eta ;arrakastaz probatu da Europako bost enpresatan; besteak beste, Ternua Groupen.

Helburua da bizi-zikloaren hurbilketa bat integratzea, ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuaren azterketa barne hartzen duena. Hala, Orienting partzuergoak metodologia aitzindari eta oso bat garatzen ari da produktuen eta zerbitzuen bizi-ziklo osoko jasangarritasuna ebaluatzeko.

Proiektuaren emaitzek aukera emango dute enpresa-erabakiak hartzeko: lagunduko dute lehia-baldintza ekitatiboak garatzen eta jasangarritasunari buruzko informazio sendo, garden eta egiaztagarrian oinarritutako produktuentzako merkatu bakarra sortzen.

Ternua Groupeko Edu Uribesalgok adierazi duenez, "ulertu behar dugu zer inpaktu dituzten gure erabakiek produktuaren ekoizpenaren urrats bakoitzean, diseinu-fasean hasita, zer material hautatzen ditugun eta produktua non eta nola ekoizten ari garen, produktuaren bizi-zikloaren amaiera kontuan hartuta".

Orienting LCSA metodologia: ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuak

Jasangarritasuna ebaluatzeko egungo ikuspegiek ez dute zorroztasunik, koherentziarik eta inplementaziorako tresna praktikorik, eta, ondorioz, produktuaren jasangarritasunari buruz ematen duten informazioa zatikatua eta nekez konparagarria da.

Egoera horren aurrean, Orienting LCSA metodologiak ematen duen ikuspegiak modu integratuan hartzen ditu ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-inpaktuak.

Orientering metodologia duten bost erakusle

Azterketako kasuek aukera izan dute ebaluazioaren aplikazioaren bidez lortutako ikaskuntza eta onura nagusiak nabarmentzeko. Ternua taldeak, TECNALIA bazkide teknologiko gisa bidelagun duela, metodologia probatu du Artile bere neguko jakan. Honako hauetan ere probatu da garapena:

  • BASFen pintura-produktuak eta aldaerak
  • Leiblein enpresako hormigoia birziklatzeko zerbitzua
  • Solana Italia enpresaren tomate-kontserbak eta haien ontziak
  • Eta Stora Enso enpresaren elikagai likidoetarako kartoizko ontzi bat

Kode irekiko metodologia

Orienting LCSA metodologiak kode irekiko metodologia izan nahi du, edonork izan dezan aukera erabiltzeko eta hartan oinarritutako zerbitzuak eta produktuak emateko.

Horrek helburu zabalagoak lortzen lagunduko du, dela gaikuntza-rolean, hala nola aholkularitza-enpresak edo datu- eta software-garatzaileak, dela erabiltzaile-rolean.

Europako zortzi herrialdetako 17 erakunde

Ekimenean Europako zortzi herrialdetako 17 erakundek osatzen duten partzuergo batek hartzen du parte: lau ikerketa-zentro, bi unibertsitate, hiru aholkularitza-enpresa, hiru elkarte eta bost enpresa. Ternua Group, Aclima eta TECNALIA dira euskal parte-hartzaileak.

Agian interesgarria izango zaizu

Europako Batzordea

**Proiektuak Europar Batasunaren ikerketako eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantzaketa jaso du, 958231 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.