"COFABIMek formatu, kolore eta testuren aukera bat baino gehiago sortzen ditu fatxada-proiektuetarako"
Ulma Architectural Solutionsek COFABIM merkaturatu du, fatxadak BIMen proiektatzen laguntzen duen konfiguratzaile bat, TECNALIAk garatua
TECNALIAk web3D eta OpenBIM teknologiekin garatutako tresna honi esker, erraz sor daitezke BIM formatuko fatxada-proiektuetarako formatu-, kolore- eta testura-aukerak, eta, hala, IFC fitxategi bat lortzen da.
BIM eredua 2D plano batetik
COFABIMek BIM eredu bat sortzen du 2D plano batetik edo BIMen lan egiten duzun beste edozein programarekin sortutako BIM eredu batetik (adibidez, Revit programarekin).
Horri esker, aurrez hautatutako formatuan, koloreetan eta testuretan ikus daiteke proiektuaren azken emaitza. Gainera, probak eta aldaketak egin daitezke konbinaziorik onena lortu arte, azken proiektuaren irudia sortutakoan ahalik eta azkarren erabaki onena hartzeko.