“TECNALIAk, bere garapen- eta baliozkotze-plataformaren bidez, eskala handiko saiakuntzak egitea lortu du, zerbitzu-baldintza errealak simulatuz”
TECNALIAk WAVEGARDENen olatu-sorgailuaren osagai berrien gaitasun estrukturala ebaluatu du
TECNALIAk arrakastaz gauzatu ditu WAVEGARDENek diseinatutako olatu-sorgailuaren bertsio berritzaile baten “nekerako baliozkotzearen saiakuntzak”.Bertsio horrek mundu osoko surflarien esperientzia aldatuko du.
Prototipoak, BRANKAk konpositez fabrikatuak, erresistentzia-proba zorrotzak gainditu ditu TECNALIAren Saiakuntza Mekanikoen Laborategiko “osagaiak eta sistemak garatzeko eta baliozkotzeko” plataforman. Proba horiek agerian utzi dute olatu-sorgailuaren osagaien “ahalmen estrukturala”, eta iraunkortasuna eta funtzionaltasuna bermatzen dute haien bizitza baliagarri osoan.
Eskala handiko saiakuntzak, zerbitzu-baldintza errealak simulatuz
Erantzukizun estrukturala duten osagai eta sistemak diseinatu eta garatzeko, azterketa konputazional zorrotza egin behar da eta, ondoren, baldintza errealetan egiaztatu. TECNALIAk, bere garapen- eta baliozkotze-plataformaren bidez, eskala handiko saiakuntzak egitea lortu du, zerbitzu-baldintza errealak simulatuz.
TECNALIAk berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa bultzatzen jarraitzen du hainbat sektoretan, eta funtsezko eragile bihurtu da industria globalaren eraldaketan. Bere esperientziari eta lidergoari esker, olatu artifizialen sorkuntzaren etorkizuna inoiz baino zirraragarriagoa da, eta etorkizun berria iragartzen die mundu osoko surflariei.