Gaur egun nolabaiteko erantzukizuna duten osagaiak nazioarteko arauen arabera diseinatzen eta fabrikatzen diren arren, batzuetan osagai horiek akatsak izaten dituzte, eta, konpondu ahal izateko, beharrezkoa da jatorria zein den jakitea. Nola egiten dugu? Ez gara ibiltzen hutsegitea zerk eragin duen bila, baizik eta galdera honi erantzun nahi izaten diogu: “Nola hil zen osagaia?”
Nola jakin osagaiaren hutsegitearen jatorrizko zergatia
TECNALIAko Zerbitzuko Portaera taldea Auzitegiko Ingeniaritzan aditua da. Diziplina horrek hainbat ezagutza konbinatzen ditu, hala nola korrosioa, fraktografia, metalurgia, metalografia, materialen erresistentzia eta egitura-osotasuna, eta mota guztietako laborategi-ekipoak behar ditu hutsegitearen jatorrizko arrazoia identifikatzeko.
-
Hutsegitea eragin dezaketen patologiak
Patologia asko daude, baina lau eremutan bana daitezke:
- Estres mekanikoa
- Higadura
- Korrosioa
- Tenperatura
Patologia bakoitzak bere ezaugarriak ditu.
2. Hutsegitearen jatorrizko arrazoia identifikatzen duten parametro eragileen ponderazioa
Hutsegite-prozesua ezarri eta mekanismoak eta, beraz, parametro eragileak identifikatu ondoren, haiek haztatu behar dira, kalkulu, saiakuntza eta abarren bidez, akatsaren jatorrizko zergatia identifikatzeko.
3. Soluzioa aplikatzea
Zerbitzuko portaera eta iraunkortasuna bermatzeko ezarri beharreko soluzioak Materialen Ingeniaritzaren eskutik datoz, eta bi multzotan sailkatzen dira:
3.1) Berriz diseinatzea:
- Diseinu geometrikoa aldatzea. Nekearen ondoriozko hutsegitea eragiten duten tentsioen kontzentrazioak, pitzaduretan korrosioa eragiten duten materialen gainjartzeak eta abar saihestea.
- Funtzionamendu-kondizio jakin batzuetarako propietate egokiak dituzten materialak hautatzea.
- Fabrikazio-prozesua kanpoko kondizioekiko erresistenteak diren osagaiak lortzeko egokitzea.
- Osagaien mantentze-lanak aldatzea.
3.2) Zerbitzuari egokitzea.
- Diseinu-aldaketa estrategia bideragarria ez denean, zerbitzurako egokitasun-irizpideetan oinarritutako soluzio bat aplikatu behar da. Hau da, patologiarekiko benetako erresistentzia ezagutzea eta erabilera edo mantentze-lanak egokitzea hutsegite katastrofikorik ez dagoela bermatzeko.