“Basque CyberSecurity Centre-k inbertitzaile handiak eta zibersegurtasuneko Europako startup ezagunak bildu zituen”
Zibersegurtasuneko Europako 11 startup onenak ECSO STARtup Award sariketaren 2022ko edizioan
Zibersegurtasuneko Europako 11 startup onenek Bilboko BAT Dorrean izan zuten finala, ECSOk (European Cyber Security Organisation) ematen duen saria eskuratzeko lehian. Europako, Amerikako eta Ekialde Ertaineko 30 erakunde inbertitzailek hartu zuten parte ECSO European Cyber Security Organisation erakundearen ekitaldi honetan (BCSC Basque CyberSecurity Centrek antolatua).
ECSO STARTup Award sariketaren 2022ko edizioak 200 pertsonatik gora bildu zituen Bilbon
Mindflow, ANGOKA, brighterAI, Cryptomage, Alcyconie, Exalens, Omnios, Vaultree, Cyscale, Strong Network Inc. eta ResQuant, izan ziren startup finalistak, eta aukera izan zuten Santander Taldeko José Palacio buru zuen epaimahai baten aurrean beren proiektuak aurkezteko, baita epaimahaiak egindako galderei erantzutekoa ere.
2022ko Europako startup onenaren postua lortzeko lehian, honako hauek ziren epaimahaikideak: Josu Franco, WatchGuard Technologies; Gerd Müller, secunet Security Networks; Michael Lucassen, TIIN Capital; Willi Mannheim, eCAPITAL; Egita Polanska, Startup Wise Guys; gure lankide Ana Ayerbe (ECSOko kontseiluko kide); Jeroen Schipper, Den Haag Municipality; eta Victoria Valbuena, INCIBE.
Emakumeek sortutako zibersegurtasun-konpainiak
Mindflow enpresa izan zen irabazle, eta ANGOKA enpresak eskuratu zuen Women4Cyber Startup Award saria. Sari hori ematen zen lehen aldia zen, emakumeek sortu dituzten edo, gutxienez, langileen % 50 emakumezkoak dituzten zibersegurtasun-konpainiak saritzeko xedearekin.
Javier Diéguez BCSCko zuzendariak eman zion amaiera sektore honetan ideia handiei ekiten dieten enpresa txikiak ezagutarazteko berariazko saio arrakastatsu honi, eta emakumeak buru dituztenak azpimarratu zituen.