Berria

Zur-zuntzezko isolamendua duten eraikin jasangarriak

2023ko abuztuaren 7a
Proyecto INCSEB

"Gure helburua da egungo baldintza ekologikoak eta ekonomikoak betetzen dituzten metalezko fatxaden soluzioak patentatzea, gero haiek merkaturatzeko"

INCSEB ekimenak karbono-emisio ultratxikiko eraikinetarako altzairuzko inguratzaileen bost sistema garatzen ari da zur-zuntzaren erabilera berritzaileari esker

Zur-zuntza jatorri biologikoko material isolatzaile berriztagarri bat da: errendimendu termiko handia lortzen da, eta bermatzen da beste eskakizun batzuk betetzen direla, hala nola mekanikoak, suteen aurkakoak eta akustikoak.

Proiektuaren lehen erdian, sandwich edo azal bikoitzeko panelen sistema berriak (aurrefabrikatuak edo in situ instalatuak, hurrenez hurren) garatu eta haien propietate mekanikoak, fisikoak eta suaren aurkakoak laborategian baliozkotu dira, nagusiki.

TECNALIAk ebaluazio osoa egin du arlo hauetan:

  • Suarekiko portaera; suarekiko erreakzioa, suarekiko erresistentzia eta suaren hedapena
  • Airearekiko eta urarekiko iragazkortasunaren saiakuntzak
  • Haizearekiko erresistentziaren saiakuntzak
  • Saiakuntza sismikoak
  • Kalkulu eta simulazio termiko eta higrotermikoak

Lan horiek osatzeko, alderdi mekanikoei eta fisikoei buruzko gainerako azterlan eta saiakuntzak egin dituzte proiektuko bazkideek.

Proiektuaren bigarren zatian, alde batetik, sistemaren iraunkortasuna ebaluatuko da, proiektuaren barruan egin diren bi prototipo monitorizatuz, batez ere. Beste alde batetik, BZA adierazleak, karbono-aztarnaren kalkuluak eta bideragarritasun ekonomikoa aztertuko dira, besteak beste.

Proiektuaren azken helburua da egungo baldintza ekologikoak eta ekonomikoak betetzen dituzten metalezko fatxaden soluzioak patentatzea, etorkizunean Europako merkatuan merkaturatzeko.

INCEBi buruzko informazio gehiago

**INCSEB proiektua Europako Erkidegoko Ikatzaren eta Altzairuaren Ikerketa Funtsak (RFCS) finantzatzen du, 101033984 zenbakidun dirulaguntza hitzarmenaren esparruan.