Azal erako piezak industriak ezarritako perdoien barruan fresatzeko aukera ematen duen eta ekipamendurako inbertsioa nabarmen txikiagotzen duen mekanizazio-sistema malgua.
Piezak behar bezala mekanizatzeko tresnaren ibilbidea egokitzeko gai den garapen bat eta erreminta unibertsalak konbinatzean oinarritzen da kontzeptu berritzaile hau. Panelen gainazal osoa era uniformean lotuta, behar den geometriara egokitzeko gai da erreminteria malgua.
Bi gailu berritzaileak integratuta, zurruntasun txikiko askotariko panelak mekaniza daitezke, hainbat tamaina, geometria eta kurbaduratakoak. Sistema honek, gainera, aukera ematen du pieza-lotze berean fresatze- eta zulatze-etapak eta ertzak lantzekoak tartekatzeko; hala, prestatze-etapa optimizatzen da.
Teknologia honi esker, ekipamendurako inbertsio nabarmen txikiagoarekin egin dakioke aurre azalen mekanizazioari.
Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 213371 zenbakiko diru-laguntzaren bidez.