Proiektuak

Fabrikazio kolaboratiboa, robotikaren eta biki digitalen bidez: FABRICARE

imagen de fabricación colaborativa mediante robótica y gemelos digitales: FABRICARE

FABRICARE proiektuaren xedea da aurrerapena dakarten ikerketak egitea lan-ingurune kolaboratiboetako fabrikazio adimendunarekin erlazionatutako lau teknologia hauen nazioarteko punta-puntako egoera erreferentzia hartuta: biki digitalak, gizakien eta makinen arteko interfazeak, robotika kolaboratiboa eta robotika mugikorra.

FABRICARE proiektuak eragin bultzatzailea izan nahi du Espainiako industria-sarean

FABRICARE proiektuaren helburua da parte hartzen duten bost zentroetako ikerketa-taldeek ingurune kolaboratiboetako fabrikazio adimendunaren teknologia-arloko beren gaikuntza hobetzea.

FABRICAREk, lankidetza publiko-pribatuaren bidez, merkatura bideratutako bikaintasuneko ezagutza bat sortzen du estatuan eta nazioartean, eta eragin bultzatzailea du Espainiako industria-sarean.

Interfaze aurreratuen, robotikaren eta biki digitalen bidezko fabrikazio kolaboratibo seguru eta adimendunaren proiektuan parte hartzen duen Espainiako bost zentroetako bat da TECNALIA. Parte-hartzaileek ingurune kolaboratiboetako fabrikazio adimendunaren arloko beren gaitasunak hobetzeko bikaintasuneko prestakuntza-programa bat.

Ekimenaren helburua da Espainiako industria-sarean bultzada eragitea eta fabrikazio kolaboratiboan funtsezkoak diren enpresa eta teknologiekiko kontratazioen diru-sarrerak % 15,5 handitzea.

Proiektuaren garapena

Honako hauen arabera garatuko da gaitasun hori:

  • Nazioarteko punta-puntako egoeratik harago doazen ikerketak egitea ingurune kolaboratiboetako fabrikazio adimendunarekin lotutako lau teknologiatan:
    • biki digitalak
    • gizaki-makina interfazeak
    • robotika kolaboratiboa
    • robotika mugikorra
  • Gailuen arteko interoperabilitatearekin eta eragiketen segurtasunarekin lotutako gaiak ikertzea, teknologiak enpresa-sarearen beharretara hurbiltzen laguntzeko.
  • Teknologia-heldutasuneko zenbait mailatako ikerketa-erronkei aurre egitea, industria-sarean ahalik eta eragin handiena izan dezan.
  • Parte hartzen duten zentroen sinergiak eta osagarritasunak aprobetxatzea, produkzio-sarerako bazkide estrategikoak izan daitezen askotariko hainbat sektoretan: aeronautika, sektore aeroespaziala, automobilgintza, elikadura, makineria, energia, telekomunikazioak, instalazio zientifiko handiak…).
  • Parte hartzen duten zentroetako langileengan bikaintasuneko prestakuntzak duen eragina maximizatzea eta ahalik eta talentu gehiena erakartzea taldean parte hartuz eta sarean lan eginez.
  • Emaitzak ahalik eta gehiena iristea komunitate zientifikora zein enpresetara, dinamizazioko, transferentziako, hedapeneko edo babes industrial/intelektualeko estrategien bidez, sarearen potentzialtasunari eta bazkideen arteko lankidetzari esker.

Ezaugarri teknikoak

Gauzatze-lekua: EAE, Valentzia eta Kantabria
Egiteko epea: 2023ko urria – 2025eko ekaina
Aurrekontua: 3.449.115 €
CDTIren eta Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoko Next Generation EU Europako funtsaren baterako finantzaketa”

Laguntzaileak

CDTI
Funded by the European Union
logo del plan de recuperacion, transformacion y resilencia