MEDUSA proiektuaren helburua da gidatze autonomoko sistema seguruak garatzea, gizarteak onartzeko modukoak, betiere pertsona jarrita gure ikuspegiaren erdigunean.
Modu seguru eta inklusiboan gidatzeko behar diren gaitasun eta teknologiez arduratzen gara, eta sentsorizazio eta komunikazio adimenduna baliatzen ditugu horretarako.
Gidatze autonomo segurua eta inklusiboa lortzeko teknologiak garatzen ditugu
MEDUSA ekimenean, gidatze autonomo segurua eta inklusiboa lortzeko behar diren gaitasun eta teknologiez arduratzen gara, eta sentsorizazio eta komunikazio adimenduna baliatzen ditugu horretarako. Modu efizientean fusionatzen da askotariko iturrietatik lortutako informazioa, eta pertsonak jartzen dira teknologiaren erdigunean. I+Gko lau ildo nagusiren inguruan egituratzen da helburu hori:
- Pertsonen integrazioa eta partaidetza sustatzea gidatze autonomoko sistemen diseinuan.
- Sentsorizazio adimenduna eta nabigazio segurua.
- Hardware- eta software-plataforma fidagarri eta seguruak diseinatzea eta garatzea.
- V2X sareetako datuak integratzea eta haien kudeaketa aurreratua egitea; mugikortasun adimendunean partekatutako datu-espazioen paradigma indartzea.
Helburua da gidatze autonomoa modu seguru eta onargarrian ezartzea, eta, horretarako, sortutako jakintza eta berrikuntza transferitzea, hala automobilgintzaren sektoreari nola mugikortasun-ekosistema berrian sortzen ari diren eragile teknologikoei. Valentziako Biomekanika Institutuak koordinatzen du proiektua, eta CTICren zentroek eta IKERLANek ere parte hartzen dute.
Europako etorkizuneko garraio- eta mugikortasun-sistemak erronka handiak gainditu behar ditu ikerketa teknikoaren eta berrikuntzaren alorrean. “Sentitu-pentsatu-ekin” erako soluzio aurreratuetan oinarrituko dira etorkizuneko automatizazio-maila handiko ibilgailuak, eta, horri esker, interakzio segurua lortuko da errepideko erabiltzaile guztien artean. Hala, modu autonomoan eta konektatuan gidatzeko, beharrezkoa da tresna digitaletan oinarritutako teknologia seguru eta fidagarrien garapen integratua.
Ibilgailu konektatuetarako teknologiak hedatzea
Askotariko sektoreen arteko lankidetza honetan sartzen da ibilgailu konektatu, kooperatibo eta automatizatuetarako teknologiak hedatzea.
TECNALIAren helburu teknikoak mugikortasun jasangarriaren eta adimendunaren esparrukoak dira:
- Gidatze konektatu, kooperatibo eta automatizatuan erabil daitezkeen tresna digitalak garatzea ibilgailu eta azpiegituratarako, eta, horretarako, ingurunea hautemateko, erabakiak hartzeko eta ibilgailua kontrolatzeko teknologiak baliatzea.
- Ibilgailua kontrolatzeko sistemak, sentsore aurreratuetan oinarrituak.
- Teknologiak V2X – V2I komunikazioetarako, digitalizaziorako (adimen artifiziala, big data), mugikortasuna optimizatzeko eta erabakiak hartzen laguntzeko; sentsorizazio adimenduna, gauzen Internet (IoT), telekomunikazio eta sare adimendunak eta ibilgailuak azpiegitura adimendunera konektatzeko sistemak.
- Giza faktoreak ardatz dituzten interfaze aurreratuak, gidariarentzat zein bidaiarientzat.
TECNALIA CERVERA Bikaintasun Zentro gisa aitortu dute, MEDUSA proiektua garatzeko. Pertsona ardatz duen gidatze autonomorako soluzio adimendunak garatzeko sare teknologikoa (CER-20231011), Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak finantzatua CDTI zentroaren bidez, Europar Batasuneko Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura.