Proiektuak

Soluzio robotiko modular teleoperatua, maniobratzeko ahalmen handiarekin batere inbaditzailea ez den kirurgia egiteko

robot quirúrgico teleoperado

3Dko ikusmena eta ukipen-sentsazioak dituen robot kirurgiko teleoperatua. Konfigurazio erraz eta malgukoa izanik, kirurgia laparoskopikoan erabil daiteke. Gainera, besoei eusten dien egitura metalikoak toki gutxi behar du eta mugitzen erraza da, eta ezinbestekoa da hori ebakuntza kirurgia irekiko bihurtzen denerako.

Robot kirurgiko honek hiru beso manipulatzaile ditu, pazientearen inguruan edozein posiziotan finka daitezkeen egitura mugikorren gainean ezarriak. Egitura horietako bakoitzak kamera, ezker-pintza edo eskuin-pintza gisa jarduten du. Zirujauak joystick haptikoen bidez kontrola ditzake haien mugimenduak: ukimenaren eta aplikatutako indarraren informazioa jasotzen du, eta pazientearen barrunbearen 3Dko irudia ikusten du.

Hauek dira garapen honen ezaugarri nagusiak:

  • Manipulagailu guztiak dira eramangarriak eta konpaktuak.
  • Tresna kirurgikoak doitasunez koka daitezke.
  • Esterilizazio-prozesua erraza da.
  • Manipulagailuak erraz ateratzen dira ebaketa-gunetik.
  • Haririk gabe elikatzeko aukera dago.
  • Martxan jartzeko denbora egokia da.
  • Sistema irekia eta eskalagarria da.
  • Instalazio-kostuak eta mantentze-lanenak txikiak dira.