Aktibo teknologiko

BROKEL: Datuen Ekonomiarako pribatutasun-teknologiak

Tecnologías de privacidad para la Economía del Dato

Zer arazo konpontzen du BROKELek?

Datuen ekonomiaren eremuan dagoen konfiantza faltaren arazoa konpondu nahi du BROKELek.

Alde batetik, datuen jabeek ez dute beren datuen gaineko kontrola galdu nahi. Bestetik, algoritmoen jabeek ez dute beren algoritmoen gaineko kontrola galdu nahi, eta, ondorioz, ez dituzte beren ereduak partekatu nahi, ezta on-premise hedatu ere.

Gainera, gaur egungo erregulazioek, hala nola Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak, eta datuak partekatzeko errezeloek haien ustiapena mugatzen dute.

Hori dela eta, talde bereko enpresek ezin dituzte beren datuak partekatu, enpresa laguntzaileek ezin dituzte datuak batu eta ezagutza ondorioztatu haietatik, eta administrazio publikoek ezin dituzte enpresen esku jarri haientzat erabilgarriak diren herritarren datuak.

BROKELek erronka horietarako soluzioak proposa ditzake, algoritmia eta ikasketa kolaboratiboaren eta hirugarrenen datuen gaineko pribatutasuna oinarri hartuta.

MERKATU POTENTZIALA

  • 4.0 industria
  • Automobilgintza
  • Energia
  • Osasuna
  • Administrazio publikoak
  • Fintech eta Insurtech
  • Zibersegurtasuna
  • Kontsumoa
  • Turismoa

Zer ematen du TECNALIAk?

  • Zibersegurtasunean eta bloke-kateen arloan aditua den bazkide teknologikoa.
  • Big Datan aditua den bazkide teknologikoa.
  • TRL5.
  • Patentea eskatuta.