Berria

Adimen artifiziala, berritzeko eta eraldaketa digitala bizkortzeko funtsezko elementua

2021ko azaroaren 18a
Doble participación en el Festival de Cine de San Sebastian en ZINEMALDIA & Industria

Irailaren 22an “Adimen artifizialaren gakoak eraldaketa digitalerako” jardunaldia antolatu genuen, Donostiako Zinemaldiko Zinemaldia & Industriaren barruan.

​​​​​​​Gero eta enpresa eta erakunde gehiagok erabiltzen dituzte adimen artifiziala eta ziberadimena beren negozio- eta ekoizpen-prozesuen efizientzia eta segurtasuna hobetzeko tresna gisa. Hori dela eta, zenbait negozio-domeinuetako adituak eta erabiltzaileak bildu genituen, aurkezteko zein diren beren negozioetan adimen artifiziala eta ziberadimena erabiltzeko gakoak eta onura potentzialak, eta horri buruz eztabaidatzeko.

Adimen artifizialean eta ziberadimenean adituak

Zenbait aditu izan genituen gure artean: Lars Nagelek eta Silvia Castellvík (IDSAko CEOa eta aholkularia, hurrenenz hurren) datuen subiranotasuna gauzatzen laguntzeko landu duten dokumentua aurkeztu ziguten: “Design Principles for Data Spaces”.

Sergio Garcíak, Gestamp-eko Industry 4.0 & Virtual Factory Managerrak azaldu zigun adimen artifizialak nola lagundu dezakeen automobilgintzaren sektorean eraldaketa digitala egiten epe labur, ertain eta luzean, eta nabarmendu zuen malgutasuna areagotu beharra dagoela prozesuan. Jarraian, Carlos Kuchovsky izan genuen, Remotefulness eta Qcntroid enpresen sortzaileetako bat: erakutsi zigun komunikazio kuantikoak zer eginkizun duen eraldaketa digitalean eta, halaber, eraldaketa digitala jasangarria izan daitekeela. Xabier Mitxelena Accentureko zibersegurtasuneko zuzendari eta Cybasqueko presidenteak ziurtatu zigunez, “ziberadimena ez da etorkizuna jada; zientzia-fikzioa errealitate bihurtu da”.

Adimen artifiziala eta prestakuntza funtsezko elementuak dira berrikuntzarako eta eraldaketa digitalerako: horiek izan ziren mintzagai nagusiak TECNALIAko Eraldaketa Digitaleko zuzendari Joseba Lakak moderatu zuen mahai-inguruan. Aditu hauek hartu zuten parte: Sergio García, Gestampekoa; Roberto Mari Juan, Iberdrolakoa; Itziar Landa, Repsolekoa; Leyre Madariaga, GOVAkoa; Xabier Mitxelena, Cybasquekoa; eta Tomas Iriondo, GAIAkoa.

Zinemaldia Startup Challenge lehiaketa

Zinemaldia Startup Challenge lehiaketa ekimen nagusia izan zen Zinemaldia & Technology jardunaldian. Laugarren aldiz jarraian antolatu du TECNALIAk Donostiako Zinemaldiarekin eta Tabakalerarekin batera, eta apustu estrategikoa da ikus-entzunezkoen sektoreko berrikuntza teknologikoan.

Kinetix Frantziako proposamena izendatu zuten Zinemaldia Startup Challenge 2021 lehiaketaren proiektu irabazle: adimen artifizialeko tresnak eskaintzen dizkie 3D estudioei eta animatzaileei, prozesuak errazteko eta bizkortzeko. Bost izangaien artean, baziren beste hauek ere: Klipworks, Danimarkakoa, AWS web-zerbitzuen teknologiarekin beste kolaboratzaile batzuek sortutako bideo-edukiak atzitzen eta erabiltzen laguntzen diena sortzaileei; OWO Entertainment, film bat ikusten ari zarela sentsazio fisikoak eragiten dituen jaka haptiko bat garatzen ari dena; Panoramic Plates, zinemarako eta telebistarako 360°-ko hondoak mugimenduan filmatzeko zerbitzu bat; eta Raccorder, script lanetarako mugikorreko aplikazio bat, behar diren tresna guztiak tresna digital batean bateratzen dituena eta filmazioei buruzko informazioa bilatzen laguntzen duena.

Zinemaren etorkizuna

Zinemaren etorkizunera bidaia egiteko aukera izan genuen: ekoizpen birtuala, ALIAk (Ikus-entzunezko Aliantza Industriala) bultzatua, eta zenbait enpresaren partaidetzarekin (hala nola Antaviana Fims, Mediapro eta WeLab).