“My Labour Market plataformak pertsonen profil profesionalari, egoitzari eta kontziliazioari buruzko datuekin jarduteko aukera eskaintzen du”
Datu eta teknologia disruptibo berriak, hala nola AA
My Labour Market plataforma TECNALIAren partaidetzarekin eta hark teknologia disruptiboetan (adibidez, adimen artifiziala eta interakzio-eredua) duen ezagutzarekin garatu da. Plataformak aukera ematen du pertsonen profil profesionalari, bizilekuari eta bateragarritasunari buruzko datuekin jarduteko. Hala, bistaratu dezakegu nola ari den garatzen lan-merkatua, zer sektore den sendoena edo zer lan-okupazio den dinamikoena (lan-merkatuaren likidezia), besteak beste.
Plataforma horrek, gainera, edozein lanbideren egonkortasunari buruzko informazioa ematen du, bai eta erabiltzaileek aukeratutako kokapen geografikoari buruzko datuak ere.
Eslovenia, probetarako plataforma
Martxoaren amaieran, Employment Services for Slovenia erakundearen partaidetzarekin, azken proba-fasea egin da Eslovenian, erabiltzaile errealekin. Egiaztatu ahal izan da TECNALIAk diseinatutako interakzio-eredua positiboa izan dela erabiltzaileentzat. Halaber, emaitza nabarmenak lortu dira erabilgarritasun eta engagement irizpideei dagokienez, erabiltzailean zentratutako diseinuaren eta Gamifikazioaren teknikak aplikatzeari esker.
Lan-merkatuak lanpostu berriak eta ezagutza berriak eskatzen ditu, aurrerapen teknologiko handiak bizitzen ari garen honetan. Teknologia horrek eskuragarri dauden datuak ustiatu behar ditu, langileek beren behar eta trebetasunetara hobekien egokitzen diren eskaintzak aurkitu ditzaten.
Beharrezkoa da lan-merkatuari buruzko informazioa zuzenean langabetuei eskaintzea; eta datu irekien, lankidetzaren, gardentasunaren eta herritarren parte-hartzearen Europako balioetan oinarritzea. Helburua langabeziari eta lan-merkatuari buruzko ezagutza soziologiko eta antropologikoak erabiltzea da, plataforma etiko eta berdinzale bat sortzeko.
Plataforma hori Europako HECAT proiektuan garatu da.