"Garatutako sistemak droneak, biki digitalak eta lurreko ibilgailu autonomoak konbinatzen ditu probaldiak egiteko"
TECNALIAk probak egin ditu Abadiñon adimen artifizialaren bidez errepideak eraikitzeko eta mantentze-lanak egiteko
TECNALIAk, Europako Beeyonders partzuergoarekin lankidetzan, soluzio teknologiko berritzaile bat garatzen ari da errepideen mantentze-lanetarako: droneak, biki digitalak eta lurreko ibilgailu autonomoak konbinatzen ditu. Abadiñon egin dira probak, Mendiolako bigarren mailako errepidearen zati batean, eraikuntza-sektorean jasangarritasuna eta eraginkortasuna hobetzea helburu duen proiektu baten barruan.
Garatutako sistemak hauek erabiltzen ditu: CATECek garatutako drone bat, hasierako ikuskapenak egiten dituena, bildutako datuak aztertzen dituen biki digital bat eta TECNALIAk diseinatutako ibilgailu autonomo bat. Ibilgailu horrek ikuskapen-lanak indartu ditzake eta, aukeran, mantentze-lanak egin beso robotiko integratu batekin. Tresna horiek sentsore aurreratuak eta adimen artifiziala erabiltzen dituzte arazoak modu azkar eta seguruan detektatzeko, lanaren eraginkortasuna handitzeko eta langileen segurtasuna hobetzeko.
Robotika mugikorraren aplikazioak
Teknologia horiek aukera ematen dute distantzia handiagoak denbora gutxiagoan ikuskatzeko, eta, hala, mantentze-lanen segurtasuna eta eraginkortasuna handitzen dira.
Beeyonders-ek 9 herrialdetako 22 enpresa eta zentro teknologiko biltzen ditu, eta eraikuntzaren sektorea eraldatzeko tresna aurreratuak garatzea du helburu. Jarduera jasangarriagoa, digitalizatuagoa eta talentu berriei egokituagoa sustatzen dute. Espainian, TECNALIA eta CATECez gain, Acciona Construcciónek, Aragoiko Teknologia Institutuak eta PNO Innovationek hartzen dute parte Beeyondersen.
Espero da horrela CO2-aren emisioak % 11 murriztea eta sektoreko ekoizpen-prozesuen eraginkortasuna % 14 hobetzea. Prototipoaren azken probak Italian egingo dira, hiruhileko honen amaieran.