Berria

Azpiegituren monitorizazioa eta mantentze-lan prediktiboak

2023ko irailaren 19a
Infraestructura ferroviaria

“TECNALIAk soluzio berriak garatu ditu zubiak monitorizatzeko eta trenbide-azpiegituren mantentze-lan prediktiboak egiteko”

Azpiegituren monitorizazioa eta mantentze-lan prediktiboak funtsezkoak dira haien segurtasuna hobetzeko eta balio-bizitza luzatzeko

TECNALIAk plataforma berritzaile bat garatuko du landa-eremuetako zubien egoera monitorizatu eta ebaluatzeko. Soluzioa Austrian baliozkotuko da, Regionalverband Pongaun, Durangaldeko (Bizkaia) Landa Garapeneko Elkartearekin lankidetzan. Soluzio teknologiko berriek erabakiak hartzea errazten dute, eta azpiegiturak seguruagoak eta ekonomikoki jasangarriagoak izatea ahalbidetzen dute, adimenez hornituz eta haien prestazioak optimizatuz.

Zubien monitorizazioa

Landa-eremuek berariazko zenbait erronkari egin behar diete aurre, klima-aldaketak eragindakoez gain, hala nola despopulazioa, konektagarritasun mugatua eta azpiegitura eta zerbitzu publikoetarako irisgarritasunik eza. FUTURAL ekimenaren helburua da arlo horiei soluzio digital adimendunak ematea, erronka horiei aurre egiteko eta inguruko biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko.

Trenbiderako mantentze-lan prediktiboa

Era berean, trenbide-azpiegituren arloan, “data-poweredsoftware-plataforma bat garatzeko lan egingo du TECNALIAk, erresilientziaren dimentsioetan oinarritutako mantentze-lan prediktibo/kognitiborako erabakiak hartzeko. Garapen horiek 4RAIL ekimenaren barruan sartzen dira.

Teknologia aurreratuak erabiliko dira arriskuak ebaluatzeko, azpiegitura monitorizatzeko eta mantentze-lanak iragartzeko. Teknologia horiek hardwarea (hala nola IoT azelerometroak) eta softwarea (3D prozesamendua eta eredu prediktiboak, besteren artean) dituzte.