"Aliantzaren helburua da sarea digitalizatzea erraztuko duen eta sare adimendunaren kontrol moldatzailea egitea ahalbidetuko duen plataforma baten sorrera bizkortzea”
TECNALIAk, E4S aliantzarekin batera, azpiestazio adimendunen eraldaketa bultzatzen du
TECNALIAk bat egin du Edge for Smart Secondary Substations (E4S) aliantzarekin. Lankidetza horrek arkitektura seguru eta eskalagarri bat bultzatzen du, estandar ireki, elkarreragile eta seguruetan oinarritua, sare elektrikoa gainbegiratzeko eta kontrolatzeko.
Aliantzaren helburua da sarea digitalizatzea erraztuko duen eta sare adimendunaren kontrol moldatzailea egitea ahalbidetuko duen plataforma baten sorrera bizkortzea. Plataforma horri esker, operadoreak gai izango dira energia-eskaera kudeatzeko eta arlo guztietan fidagarritasuna hobetzeko.
Aplikazioak birtualizatzeak merkaturatze-denbora murrizten laguntzen du, eta aplikazio berriak sortzea errazten, baita elektrizitatearen kudeaketa eta hornidura efizienteagoa egiten ere.
Esperientzia handia sektore elektrikoan eta sare elektrikoetan
TECNALIA da Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentrorik handiena. Erreferentzia bat da Europan, eta Basque Research and Technology Alliance erakundeko kidea da. Esperientzia zabala du sektore elektrikoan eta sare elektrikoetan. Enpresei laguntzen die produktuaren ideia sortzen, zehaztapenak definitzen, prozedurak egiten, saiakuntza-plataforma automatizatuak sortzen eta produktua ziurtatzen.
Aliantza horrek banaketa-sistemen operadoreak, teknologia-hornitzaileak eta laborategiak biltzen ditu, helburu honekin: elkarrekin soluzio bat garatzea, haren bidez azpiestazio digitalak birtualizatzea eta azpiestazio adimendun bihurtzea ahalbidetzeko. Aliantzak nabarmen laguntzen du energia-trantsizioan eta energia-efizientzian.
Hauek dira bazkideetako batzuk: Ariadna Grid, EDP, i-DE, Iberdrola Taldekoa, Merytronic, Ormazabal, ZIV eta Barbara.