Berria

Bioerregaiak ekoiztea hondakin organikoetatik

2022ko abenduaren 1a
Erlenmeyer con biocombustible

«TECNALIAk bioerregaiekin lotutako teknologi berritzaileak ikertu eta garatzen ditu, garapen jasangarriari, trantsizio berdeari eta ekonomia zirkularrari laguntzeko»

TECNALIAk energiaren deskarbonizazioan eta garraioan Europa aitzindaria izan dadin lan egingo du, CARBIOW ekimenaren bidez.

Diziplina anitzeko talde bikain batek elkarrekin lan egingo du hurrengo 42 hilabeteetan, eta hondakin organikoetatik emisio negatiboak dituzten bioerregaiak ekoizteko prozesu berritzaile eta jasangarriak garatuko ditu.

CARBIOW (Carbon Negative Biofuels from Organic Waste) ekimenak trantsizio berdearen eta ekonomia zirkularraren alorrean lan egiten du, eta hondakin organikoak bioerregai bihurtzeko prozesu osoa barne hartzen duten teknologia berriak proposatzen ditu.

CARBIOW ekimenaren helburuak eta onurak

Bioerregaiak sortzeko Udal Hondakin Solidoen Frakzio Organikoak (FORSM) eta erabiltzen zailak diren beste hondakin organiko solido batzuk eraldatuz, prozesu eraginkor eta eskalagarri bat ezarri nahi dugu. Hala, gure helburua da bioerregai solido garbiagoa, dentsoagoa, karbonotan aberatsagoa, lehorra eta homogeneoa ekoiztea.

Ekimen honi esker, industria handiak deskarbonizatu ahal izango dira, hala nola zementuarena; teknologia berritzaile eta eraginkorren bidez CO2-a finkatuz, karbono-aztarna negatiboa duten lehengai mineral berriak sortzea lortuko dugu.

Era berean, itsas sektorerako (bio)alkoholak eta hegazkinetarako (bio)kerosenoa ekoizteak ere deskarbonizatzen zailak diren sektore horien trantsizio ekologikoa ahalbidetuko du.

CARBIOW ekimenak oxigeno purua (nitrogenorik gabeko gasa) erabiltzen du errekuntzan eta gasifikazioan, sintesi-gas garbia sortzeko.

TECNALIAren parte-hartzea

TECNALIA da ekimenaren koordinatzailea, eta haren lan-ildo guztietan parte hartzen du. Kimika jasangarriko adituek Fischer-Tropsh prozesua gidatzen dute. Prozesu horren bidez, azken erregaiak, kerosenoa, alkoholak eta hidrokarburoak lortzen dira. Materia organikoaren torrefakzioan ere lan egiten dute, eta sintesi-gasaren oxigeno bidezko konbertsioan eta produkzioan.

Bestalde, Eraikuntzako Produktuetan eta Produktu Biooinarrituetan adituak diren TECNALIAko langileak CO2-a eraikuntza-produktuetan finkatzeaz eta proiektuan garatutako prozesuetako hondakinak erabiltzeaz arduratuko dira.

CARBIOW ekimenaren partzuergoa

Proiektuko partzuergoa Europako 12 bazkidek osatzen dute: FeyeCon, Universiteit Maastricht, VERTORO, IVL Svenska Miljoeinstitutet, NIC, Svaheia Eiendom AS, Sumitomo SHI FW, Technische Universitat Darmstadt, VITO, BIOPLAT, Cementos La Cruz eta koordinatzailea,TECNALIA.