Berria

CRES: azpiestazio elektrikoetarako cyber-rangea

2022ko apirilaren 13a
Energía y Ciberseguridad

"Azpiegitura zibernetikoen eta IT sistemen egonkortasuna, segurtasuna eta errendimendua indartzen laguntzen duten trebakuntza eta tresnak"

Cyber-rangea gerra zibernetikoan gaitzeko erabili ohi den ingurune birtual bat da

Martxoaren 31n, Akitania Berria eskualdean (FRANTZIA), "Energia eta zibersegurtasuna: erresilientzia hobetzen lagunduz azpiegitura kritikoetan CRESen cyber-rangerarekin" ekitaldia izan zen. Topaketa oso inspiratzaile gertatu zitzaien han elkartutako profesional eta ikasle guztiei.

CRES proiektua (Cyber Range for Electrical Substation) energiari eta zibersegurtasunari buruzko ekimen bat da, Beware Cyberlabs-ek, Mirat Di Neride-k eta TECNALIAk osatua. Cyber-rangea gerra zibernetikoan gaitzeko eta teknologia hori garatzeko erabili ohi den ingurune birtual bat da. Horretaz gain, tresnak eskaintzen ditu gobernu-agentziek eta agentzia militarrek zein instalazio pribatuek eta industriek, hala nola energia-industriak, erabiltzen dituzten azpiegitura zibernetikoen eta IT sistemen egonkortasuna, segurtasuna eta errendimendua indartzen laguntzeko.

CRESek lau puntu nagusi ditu

  1. Espainiaren eta Frantziaren arteko mugaz gaindiko proiektu bat da
  2. Instalazio elektriko erreal baten laborategi fisiko adierazgarri bat cyber-rangeko plataforma batekin konektatzen du
  3. Cyber-rangearen agertoki berri bat, elementu errealak dituena birtualizatuen ordez. Agertoki errealista eta progresiboak ditu.
  4. Egokia da hasierako prestakuntzarako eta etengabeko prestakuntzarako.

Zibersegurtasun-arriskuak energiaren sektorean.

Besteak beste, hauek hartu zuten parte: Guy Flament, Akitania Berriko zibercampusaren arduraduna, Emilie Bouquier (Terega Solutions), Paul Bousquet (Frantziako Hego-Mendebaldeko Polizia Judizialaren finantza-delituen aurkako borrokaren zuzendaria), Frédéric G. (EDF I+G) eta Pierre Venot (Picoty taldea). Azaldu zuten nola ikusten dituzten, bakoitzak bere ikuspegitik, energia-enpresen zibersegurtasuneko erronkak eta zer soluzio ezarri diren haiei aurre egiteko.

Bestalde, Bernard Roussely Beware Cyberlabs-eko fundatzaile eta CEOak xehe-xehe azaldu zituen CRES proiektua, haren helburuak, agertokiak eta ziberariketaren erronkak, bai eta erabilitako CYBEX entrenamendu-plataforma ere. François-Xavier Faÿ gure lankideak, bestalde, gauza bera egin zuen TECNALIAren Smart Grid for Cybersecurity laborategiarekin, eta proiekturako emandako soluzio teknikoak eta cyber-rangearen eskala handiko proba erakutsi zituen capture the flag ariketa baten bidez.

CRESi edo teknologia ziberseguruei buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.