Berria

Ezagutu klima-aldaketara egokitzeko gure ibilbide-orriak

2023ko urriaren 20a
Hojas de ruta de adaptación y resiliencia al cambio climático en ciudades

“TECNALIAk egokitzeko ibilbide-orriak sortzen laguntzen die erabakiak hartzeko ardura dutenei, urratsak banan-banan deskribatzen dituen eskuliburu baten bidez”

Klima-aldaketara egokitzeko ibilbide-orriei esker, ziurgabetasuna kudea daiteke eta erresilientzia areagotzeko neurriak planifikatzea errazten da.

Egokitzapen malguko ibilbide-orriak klima-aldaketara egokitzeko neurriak zabaltzeko eta gauzatzeko planifikazioan ziurgabetasuna kontuan hartzen duten tresnak dira. Modu horretan, goizegi edo beranduegi inplementatzea saihesten da, eta neurriak irismenean egokiak izatea bermatzen da, arrisku klimatikoei aurre egiteko neurri gutxiegi edo gehiegi ez zabaltzeko.

Egokitzapen malguko ibilbide-orri hauek gero eta garrantzitsuagoak dira Europan. Duela hamar urtetik baino gehiagotik, TECNALIAk tresna horren aurrerapen metodologikoan dihardu lanean eta, gaur egun, funtsezko zentroa da eskualde eta hirietako errealitate praktikora eramateko.

Gaur egungo krisi klimatikoan ez dugu zehazki ezagutzen eskualde mailan izango diren inpaktuen zenbaterainokoa, ezta inpaktu horien denbora-eskala ere. Egoera horretan, ezinbestekoa da ziurgabetasun hori kontuan hartuta erabakiak hartzen laguntzen duten metodologiak erabiltzea. Horri esker, posible izango da eraginkortasunez aurrera egitea egokitze-politikak ezartzen.

Ibilbide-orriak sortzeko eskuliburua

Erabakiak hartzeko ardura dutenei beren ekintza-plana sortzen laguntzeko, TECNALIAk bistaratzaile bat eta eskuliburu bat prestatu ditu. ARCH ekimenaren esparruan garatu dira baliabide horiek, eta aholkuak eta urrats argiak ematen dituzte ibilbide-orri ulergarri bat, eskuragarria eta ezartzeko erraza, sortzeko.

Hirietan egokitzea

Zentro teknologikoak egokitzeko ibilbide-orriak garatzen dihardu, Anberes, Bilbo, Manchester eta Valentzia hiriekin elkarlanean. Hiri horietan, arrisku klimatikoak eta tokian tokiko erronkak aztertzen ari dira hiri-eskalan.

Naturan oinarritutako soluzioak

Naturan oinarritutako soluzioak oso tresna erabilgarriak dira, eta kostuan efizienteak, hiri eta lurraldeetako arrisku klimatikoei aurre egiteko. Duela gutxi jarri da martxan NBracer ekimena, eta han integratuko dira soluzio horiek ibilbide-orrietan, Europako eremu atlantikoko eskualdeek klima-aldaketaren aurrean duten erresilientzia hobetzeko.

Klima-aldaketara egokitzeari buruz ere interesa dakizuke

Europako Batzordea

ARCH proiektuak Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantzaketa jaso du, 820999 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.

NBRACER proiektuak Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizonte Europa programaren finantzaketa jaso du, 101112836 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.