Berria

Food4Future: elikagai-industriarako berrikuntzak

2022ko ekainaren 3a
Feria Food4Future

“Ehun bisitari baino gehiago pasatu ziren gure standetik, eta gure berrikuntzak ezagutu eta sinergiak partekatu zituzten gure adituekin”

Osagaiak, elikagaiak eta elikadura-osagarri pertsonalizatuak lortzean oinarritutako azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ditugu

Maiatzaren 17tik 19ra bitartean, bigarren urtez jarraian, berriro izan gara Food4Future azokan, elikagaien industria eraldatzen ari diren azken berrikuntza eta soluzio teknologikoak aurkezteko nazioarteko ekitaldi teknologikoan.

Arlo askotako arrakasta-kasuak aurkeztu ditugu: kirola, neurobabesa, elikadura-alergiak, elikagai berritzaileen formatu berriak, gozagarri naturalak eta proteina jasangarrien iturri alternatibo berriak.

Digitalizazioari dagokionez, KAYROX web-plataforma aurkeztu dugu: bisitariari gure elikadura osasungarriko laborategietan murgiltze-esperientzia bat egiteko gonbita egin diogu. Halaber, robotikaren eta automatizazioaren sektoreetarako ditugun berrikuntzak aurkeztu ditugu, substantziak kontrolatzeko eta manipulatzeko garatutako robot kolaboratibo batekin.

TECNALIAren parte-hartzea Food4Future-n

TECNALIAko aditu batzuek zenbait mahai-ingurutan parte hartu dute, eta etorkizuneko elikaduraren azken joerak aztertu dituzte: Aránzazu Bereciartua, Unai Antero eta Belén Martínez Industria eta Mugikortasuneko kideek eta María Chávarrik eta Elikadura Osasungarriko zuzendari Mari Carmen Villaránek hartu zuten parte mahai-inguruetan, eta beren ezagutzak partekatu zituzten, elikaduraren arloko puntako enpresen alboan; besteak beste, Multiscan Technologies, Fruselva eta La Caña Taldea.

Informazio gehiago: Food4future

Azoka honen II. edizioan 7.200 bisitaritik gora eta 253 erakusketari bildu dira.