Berria

Gobernu eta erakunde pribatu eta publikoen onlineko zerbitzuen erabiltzaileei datuak kontrolatzeko aukera ematen dien tresna bat garatu dugu

2021ko azaroaren 30a
Devolver la privacidad de los datos a los ciudadanos europeos

PoSeID-on tresnak kontratu adimendunak eta bloke-kate baimendunak erabiltzen ditu

Europar Batasunaren (EB) Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) aurrerapauso handia da onlineko jardueretako pribatutasunerako; baina, oraindik ere, baliabide gutxiko erabiltzaileek ezin dituzte zehaztasunez kudeatu beren datuak. PoSeID-on tresnak, Europako funtsekin finantzatua, hutsune hori bete nahi du, ikertzaileek «pribatutasun handiagoko kontrol-panel» deritzotenaren bidez. Haren bidez, gobernu eta erakunde pribatu eta publikoen onlineko zerbitzuen erabiltzaileek beren datuak kontrolatu ahal izango dituzte.

«Kontrol-panela pribatutasun handiagoarekin erabilita, herritarrek beren datuetara iristeko modu erraz, ulergarri, garden eta zehatz bat izango dute», adierazi du proiektuaren koordinatzaile Roberta Lottik, Italiako Ekonomia eta Finantzak Ministerioaren izenean. Beren identifikazio pertsonaleko informazioaren (PII, ingelesezko siglak) jarraipena nola eta zein zerbitzuren bidez egiten den jakingo dute. Erakunde pribatu eta publikoek datu horiek nola tratatzen dituzten jakin, eta tratamendu hori kudeatuko dute. Bestalde, datu-tratamenduaren arduradun gisa edo datu-hornitzaile gisa jardungo dute, eta sarbide-baimenak onartu, mugatu edo atzera bota ahal izango dituzte».

PoSeiD-on tresnak kontratu adimendunak eta bloke-kate baimendunak erabiltzen ditu: kode autoexekutagarri bat da, eta datuak babesteko eskubideen erantzukizunari, gardentasunari eta betetzeari buruzko berme kontestual bat ahalbidetzen du. Azken batean, lantaldeak DBEOrekin bat datorren prototipo integratu bat sortu zuen. Ezaugarri hauek ditu: interfaze erabilerraza; kode irekiko informazio- eta komunikazio-teknologien (IKT) osagai interoperagarriak, edozein IKT arkitektura pribatu edo publikotan txerta daitezkeenak; eta, azkenik, kontrol-panelaren bertsio bat, hodeian oinarritua, zerbitzu gisa pribatutasun handiagoa eskaintzen duena. Azken hori berariaz zuzenduta dago DBEOrekin bat datorren bloke-kate edo hodeiko erreminta propioa izateko aukera ez duten erakundeei

Espainiako, Frantziako, Italiako eta Maltako erabilera-kasuak

Lantaldeak Espainiako, Frantziako, Italiako eta Maltako lau erabilera-kasutan probatu zituen soluzio horiek. Frantzian, Softeam-ek negozio-prozesuak kudeatzeko plataforma bat garatu zuen, "e-Citiz" izenekoa, bezeroei beren datuetarako sarbidea plataforma bakar baten bidez kudeatzeko aukera ematen diena. Italian, NoiPA barne-zerbitzuen hornitzaileen plataforman txertatu zen; plataforma hori Ekonomia eta Finantza Ministerioak erabiltzen du. Maltan, berriz, PoSeID-on tresna erabilita, MITAk (Gobernuari zuzendutako programa informatikoak martxan jartzeaz arduratzen den erakunde bat) orain jada ez dio informazioa bidali behar gobernu-erakunde bati, baldin eta aurrez beste bati bidali badio. Espainiako erabilera-kasuan, azkenik, Santanderko Udalak zerbitzu digital eraginkorragoak probatu zituen, datuen erabateko kudeaketa ahalbidetzen zutenak.

Lau herrialde horietan, erabiltzaileak oso pozik geratu ziren emaitzekin. «Herritarrentzat, PoSeID-on ahalduntze-tresna bat da», gaineratu du Lottik. Azkenean, herritarrek beren datu pertsonalak kontrolatu ditzakete, eta emandako baimenaren eta hirugarrenekin partekatutako datuen ikuspegi orokor argi bat izan dezakete. Era berean, baimen horiek noiznahi bertan behera uzteko aukera dute».

Prozesua samurra eta erabilerraza da. Hodeiko kontrol-panelean sartzeko, herritarrek identifikazio elektronikoko kontu estandarrak erabil ditzakete. Konektatzean, erabiltzaileek berehala ikusten dituzte pribatutasunaren esposizio-mailak adierazten dituzten puntuazio orokorrak eta zerbitzuaren arrisku espezifikoak. Erabiltzaileen esku dago erabakitzea zein zerbitzuk jarrai dezaketen edukitzen haien datuetarako sarbidea.

Erakunde publiko eta pribatuek ere etekina ateratzen dute

Erakunde publikoek zerbitzu berriak sar ditzakete plataforman, ohiko prozedurak sinpleagoak eta gardenagoak izan daitezen. Bestalde, enpresek berrikuntza bizkortu dezakete, erabiltzaileen itxaropenetan eta premietan oinarritutako tresna eraginkorragoak erabiliz eta, aldi berean, egungo araudiak eta politikak betetzen direla bermatuz.

Lottiren ustez, etorkizunean PoSeID-on tresnak zerbitzu elektroniko publikoen segurtasuna hobetzen lagunduko du, eta prozesu digitalak hobetuko ditu. «PoSeID-on tresnak erabiltzaileen, tresnen eta zerbitzu-ekosistemaren oinarria zabaltzen jarraituko du, Europako erakunde eta herritar gehiagorengana iristeko. Azkenean, ezaguna izango da oinarrizko eskubideak babesteagatik, kontrola berriz herritarrei itzultzeagatik eta EBk eraldaketa digitalaren munduko lider independente gisa duen eginkizuna bermatzeagatik», azaldu du.

JIBEk dagoeneko "dataU" izeneko plataforma berri bat garatu du. PoSeID-on proiektuan oinarritzen da, eta aukera ematen du urte-amaieran sei bezero jardun daitezen plataforma baliozkotzeko lanak egiten. Enpresak espero du bost urtean Europako biztanleriaren % 1,9ra iristea.

Informazio gehiago

TECNALIAk kontabilitate banatuko / blockchain teknologiaren eta kontratu adimendunen hornitzaile gisa jardun zuen, eta blockchainekin lotutako PoSeID-on soluzioaren diseinuaren, garapenaren eta integrazioaren buru izan zen. Halaber, Santanderko Udaleko proiektu pilotua inplementatzeko laguntza eman zuen, eta probak eta baliozkotzeak egiteko lanen buru izan zen.