"Sareak 619 kide ditu dagoeneko, eta, haietatik, 440 helmugak dira; 86, erakundeak; 86, enpresak; eta 7, nazioarteko behatzaileak"
TECNALIAk Industria eta Turismo Ministerioaren Helmuga Turistiko Adimendunen Sarearekiko (DTI) bere atxikimendua berritu du, turismo adimenduna eta jasangarria lortzeko.
DTI Sarea Industria eta Turismo Ministerioaren ekimen bat da, eta haren helburu nagusia da Espainiako helmuga turistikoetan digitalizazioa eta jasangarritasuna sustatzea Sareak funtsezko bost zutabe ditu oinarri: gobernantza, berrikuntza, teknologia, jasangarritasuna eta irisgarritasuna. Sare horrekin dugun konpromisoa funtsezko arlo horien ezarpenaren inguruko aintzatespena eta ekarpena da.
Sareak 619 kide ditu dagoeneko, eta, haietatik, 440 helmugak dira; 86, erakundeak; 86, enpresak; eta 7, nazioarteko behatzaileak.
DTI Sarerako gure atxikimendua berritzea oinarrituta dago turismoaren sektorean sinergiak eta ezagutzaren transferentzia bultzatzeko egiten dugun lanean eta ematen dugun laguntzan, eta turismoaren sektoreko digitalizazioan eta I+G+Ban dugun esperientzian (funtsezko zutabeetako bat baitira).
Soluzio teknologikoak
TECNALIAk hainbat ekimen ezartzen jardun du DTI Sarearen estandarrekin bat egiteko. Besteak beste, turistaren esperientzia errazteko teknologietara bideratutako berrikuntzak garatzea, ibilbide jasangarriak sustatzea eta turismo adimendun eta jasangarria lortzen laguntzeko soluzio teknologikoak ezartzea.
Atxikimendu horrekin, TECNALIAk turismo-eraldaketaren abangoardian jarraitzen du Espainian, eta inplikatutako gainerako eragileekin batera XXI. mendeko turismoaren erronkei aurre egiteko duen gaitasun teknologikoa erakusten du.