"DIGIZITY ekimenak automozio-sektorearen segmentuetako baten balio-katea integratzea dakar: autobus bidezko garraioarena"
Hiri handien masifikazio gero eta handiagoa erronka handia da mugikortasun jasangarrirako
TECNALIAk, Zaragozako Udalarekin, AVANZArekin, mugikortasunaren sektorean liderrak diren beste erakunde batzuekin (IRIZAR, JEMA, HISPACOLD, TELNET eta IDNEO-FICOSA) eta ITAINNOVA eta CTAG zentro teknologikoekin lankidetzan, hiri-garraioa deskarbonizatzeko, digitalizatzeko eta automatizatzeko lan egingo du, zero emisioko autobusekin.
Digitalizaziora, deskarbonizaziora eta automatizaziora bideratutako teknologiak garatzea funtsezkoa da errendimendu handiko mugikortasun-sistemak dituzten hiri adimendunak sortzeko.
Autobus bidezko garraioa
DIGIZITY ekimenak automozio-sektorearen segmentuetako baten balio-katea integratzea dakar: autobus bidezko garraioarena. Hala, elkartu egiten ditu autobus, motor, osagai, sistema txertatu eta telekomunikazio-ekipamenduen fabrikatzaileak eta flota handien operadore bat.
Hauek dira helburuak: ibilgailu adimenduna eta autonomoa erabiltzea (hidrogenoaren proiektua); 5G eta Wifi6 konektagarritasuna baliatzea; azpiegitura teknologikoak eta hiri adimendunak; adimen artifiziala; eta erabiltzaileentzako azken belaunaldiko soluzioak.
Zaragoza izango da proba-bankua
Soluzio berritzaileak garatuko dira Zaragozan, haren autobus-sarean, hiri-garraioa deskarbonizatu, automatizatu eta digitalizatzeko, ingurumena, zerbitzu publikoak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko teknologiak erabiliz.