"Klima-aldaketak eta horrek ingurumenean, gizartean eta ekonomian dituen ondorioek gizateriaren erronka handienetako baten aurrean jarri gaituzte"
Trantsizio jasangarria eta industria-lehiakortasuna
Ingurumen-aztarna txikiko ekonomia baterantz modu ordenatuan aurrera egiteak, ingurumen-egoera eta egoera sozioekonomiko kaltegarriak saihesteaz gain, aukera emango du aldaketa-prozesu horri lotutako onura ekonomiko eta sozial ugariak aprobetxatzeko.
Trantsizio jasangarria prozesu oso konplexua da, eta balio-kate osoari eta ekonomiaren sektore guztiei eragiten die. Beste konplexutasun-geruza batzuk gehitu dira, pandemiaren, krisi geopolitikoen eta krisi energetikoaren ondoriozkoak, eta ondoz ondoko krisi ekonomikoak eragin dituzte.
Trantsizio jasangarriak Europan eta gure tokiko ingurunean arrakasta izango badu, gaitasuna izan beharko dugu jasangarritasunean aitzindaria den esperimentazio-lurralde bihurtzeko, hala gure enpresei errazteko hori baliatzea nazioarteko merkatuetan garatu eta lehiatzeko.
Trantsizio jasangarria Europan
TECNALIAk topaketa bat egin du, zeinean parte hartu baitute, besteak beste, enpresa hauetako goi-zuzendariek: ACLARA METERS SL, IBERDROLA - I-DE REDES ELÉCTRICAS INTELIGENTES SA, INGETEAM POWER TECHNOLOGY SA, NORTEGAS, PETRONOR – ALBA, REE – REDEIA, SEDICAL SA, SIEMENS GAMESA RENEWABLE ENERGY, TECMAN SERVICIOS DE VALOR AÑADIDO SL, TSK eta TUBACEX TUBOS INOXIDABLES SA.
Topaketa hasteko, aurkezpen bat egin du ORKESTRA institutuko energia-arloko koordinatzaile Jorge Fernándezek, eta, jarraian, parte-hartze handiko debate bat egin da bertaratutakoen artean.
Topaketan, erronka honi buruz eztabaidatu da: nola bihur daitekeen aukera balio-kate industrialentzat, eta nola erraztuko duten hori berrikuntzak eta teknologiak.