Berria

Keak erauzteko hodien suaren aurkako erresistentzia

2023ko uztailaren 12a
RESISTENCIA AL FUEGO DE CONDUCTOS DE EXTRACCIÓN DE HUMO

"Zerbitzu-instalazioen suaren aurkako erresistentziaren saiakuntzei buruzko EN 1366 familiako arauen sorta handitu dugu"

ENAC akreditazioaren irismena handitzea –keak erauzteko eroanbideen suaren aurkako erresistentzia (EN 1366-8 eta EN 1366-9)

TECNALIAn, eraikuntza-elementuen ENAC LE024 akreditazioaren irismena handitu dugu, funtsezko bi arau sartzeko; zehazki, erauzteko eroanbideen suaren aurkako erresistentziari buruzko EN 1366-8 eta EN 1366-9.

Akreditazioaren handitze hori lortzeko, doitasun handiko ekipamendua erosi behar izan da; adibidez, oxigeno-neurgailu berria. Sutean sortzen diren aire beroetan eta kean dagoen O2-ehunekoa neurtzen du.

Eraikuntza-elementuei buruzko ENAC LE024 akreditazioaren irismena

Suteen aurkako segurtasunerako gure laborategiak aukera ematen die bezeroei EN 1366-1 arauan (aireztapen-eroanbideetarako suaren aurkako erresistentzia neurtzeko saiakuntzak) aurreikusitako konfigurazioen arabera lehenago saiakuntzak egindako sistemetarako sailkapenak osatzeko eta EN 13501-4 arauaren arabera sailkatzeko.

Saiakuntza akreditatu horiek eroanbideak EN 12101-7 arau harmonizatuaren arabera CE marka lortzeko oinarria dira; arau horrek ezartzen ditu eroanbideen prestazioak bermatzeko behar diren laborategiko saiakuntzak eta produkzioa kontrolatzeko prozesuak. Hala, nazioarteko merkatuetan sartzeko behar den pasaportea lortzen dute zerbitzu-instalazioen fabrikatzaileek.

Suteen aurkako segurtasuneko laborategian pertsonen segurtasunaren alde lan egiten dugu, eta espero dugu gure bezeroen konfiantza izaten jarraitzea gure zerbitzu-zorroa handitzeko.