Berria

Korronte zuzeneko irtenbide adimendunak garatzen ditugu etorkizuneko sare elektrikorako

2024ko uztailaren 10a
Soluciones de corriente continua para las redes eléctricas del futuro

“TECNALIAk lanean dihardu korronte zuzeneko sare elektrikoetarako kontrol-tekniken eta egonkortasun-azterketen arloan”

Korronte zuzeneko irtenbide adimendunak garatzen ditugu datozen urteetan izango ditugun AC/DC sare elektriko hibridoetarako

SHIFT2DC ekimenaren kide da TECNALIA. Ekimenaren helburua da ingurumena gehiago errespetatzen duten azpiegitura energetiko adimentsuago eta efizienteagoak sortzea korronte zuzeneko soluzioen bidez. Sare elektrikoak, gaur egun, korronte alternoko sistemetarako diseinatuta daude, baina, datozen urteetan, aldatu egingo dira; korronte alterno hutsekoak izateari utzi, eta sare hibrido bihurtuko dira, korronte zuzena ere izango baitute. Aldaketa hori, gehienbat, energia berriztagarria sortzeko teknologiak integratzearen ondorioa izango da, korronte zuzena sortzen dutelako.

Egoera hori erronka izango da gizartearentzat zein sektore elektrikoko enpresentzat, eta korronte zuzeneko soluzio berri adimendunagoak behar dira.

Kontrol-teknikak eta egonkortasun-azterketak

TECNALIAk kontrol-tekniken arloan lanean dihardu, banatutako energia-baliabideak (DER) nodo aktibo bihur ahal izan daitezen, eta, hala, korronte zuzeneko etorkizuneko sareak kontrolatzen eta kudeatzen lagunduko du. Horretaz gain, korronte zuzeneko sarearen egonkortasuna ebaluatzeko tresna bat garatzen ari da. Hala, TECNALIAk kontrolagarritasuna eta egonkortasun-azterketak ekarriko dizkie datozen urteetan izango ditugun sareei.

Konponbideak garatzea eta erakustea

Soluzioak diseinatu eta simulatu ez ezik, haiek probatu, baliozkotu eta aplikatu egingo dira, erdi- eta behe-tentsioko mailetan, eraginkorrak direla erakusteko eta haien erabilerarekiko konfiantza areagotzeko.

Soluzioak berariaz diseinatu dira korronte zuzeneko aplikazioetarako; hona hemen haietako batzuk:

  • Korronte zuzeneko instalazioetarako garatutako korronte zuzeneko kable jasangarri eta adimendunak
  • Eguzki-energiarako korronte zuzeneko mikro-sistemak
  • Tentsio txikiko korronte zuzeneko (LVDC) neurtzeko gailua
  • Korronte zuzeneko disjuntoreetarako aurrekarga-unitateak
  • LVAC-LVDC Interlink bihurgailua
  • Dentsitate handiko energia-iturriak
  • Korronte zuzeneko Smart PDU High Density V2X estazioak

Lau frogatzailetan ezarriko dira diseinu horiek: datu-zentro bat, eraikin bat, industria bat eta portu bat.

21 bazkiderekin elkarlanean

TECNALIA 21 bazkiderekin ari da lanean INESC-ID (Portugal) buru duen ekimen honetan: besteak beste, adituak, ikertzaileak, industria-enpresak eta zerbitzu publikoak.