Berria

KSIgune klusterra sortu da, unibertsitateetan, goi-mailako zentroetan eta ikerketa-zentroetan sortutako ezagutza transferitzeko

2021ko uztailaren 27a
Nace KSIgune, el clúster de las Industrias Culturales y Creativas

Euskadin, Kultura eta Sormen Industriek 16.000 enpresa baino gehiago hartzen dituzte, eta 48.000 langile baino gehiago.

KSIgune klusterraren helburua da unibertsitate, goi-mailako zentro eta ikerketa-zentroetan sortzen den ezagutza Kultura eta Sormen Industrien (KSI) sektorera transferitzea; kultura eta sormenaren euskal sistemaren balioa azpimarratzen du, sektore horien arteko eta beste sektore batzuekiko lankidetza sustatzen du, eta sektore horiek gizartean duten eragina indartzen du. Gure zentroaren xeda da I+G+Bren bidez KSIen lehiakortasuna hobetzea, digitalizazioa sustatuz eta KSI Berritzaile bezalako programetan parte hartuz, besteak beste.

KSIek 15 sektore hartzen dituzte: kulturaren alorreko sei azpisektore –kultura-ondarea, ikusizko arteak, musika, edizioa eta argitalpen inprimatuak, arte eszenikoak, ikus-entzunezkoak– eta sormenezko bederatzi –artisautza, arkitektura, publizitatea eta marketina, bideojokoak, eduki digitalak, diseinua, moda, hizkuntzaren industriak eta gastronomia–. Sektore estrategikotzat jotzen dira Euskadirentzat; RIS3 estrategiaren barruan (espezializazio adimendunerako Ikerketa eta Berrikuntza Estrategia) kokatzen dira, Europarekin bat eginda.

Era berean, Euskadiko Kultura eta Sormen Barrutia (BDCC) sortu da. Politikak garatzeko eta barneko eta nazioarteko merkatuetan lehiakorragoak izateko tresnak eta zerbitzuak eskainiko dizkie sektoreko enpresei.

Informazio gehiago

Klusterra Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak zuzentzen dute, eta kide hauek ditu: Kultura eta Sormen Industrien alorreko goi-mailako ikasketak eskaintzen dituzten zentroak, TECNALIA, Innobasque, Gaia, sektoreko enpresak eta Europako Batzorderako Euskadiko Ordezkaritza.

Euskampus Fundazioa arduratuko da klusterra eta haren jarduerak kudeatzeaz eta dinamizatzeaz.