Berria

KUBIK 4.0 gure eraikin esperimentalak digitalizazio-saria jaso du Advanced Architecture Awards 2021 sariketan

2021ko urriaren 4a
Premio KUBIK 4.0

Teknologia eta digitalizazioa aplikatuz eraikingintzako prozesuak hobetzen dituzten erakundeentzat dira sari hauek.

Advanced Architecture Awards 2021eko digitalizazio-sariak irailaren 22an banatu ziren, Madrilgo Four Seasons hotelean. Sari horiek eraldaketaren, disrupzioaren eta berrikuntzaren alde egiten duten enpresa eta profesionalen lana, lidergoa eta ahalegina saritzen dute; hain zuzen ere, material berriak garatzen dituzten enpresenak, produktu alternatiboak, ekipamendu efizienteagoak eta jasangarritasun-irizpideekin eta prozesu operatiboekin bat datozen eraikuntza-sistemak garatzen dituztenenak, eta beren ekoizpena industrializatzea sustatzen dutenenak.

Jasotako sariak orain dela 10 urte egindako apustu bat saritzen du: gure KUBIK eraikina. Azpiegitura esperimental berezi bat da, eraikingintzan efizientzia energetikoa hobetzen laguntzen duena. Azken urteetan, etapa digital bati ekin dio, eta bere burua berrasmatu du.

Ildo estrategikoak

Balantzea oso positiboa izan da, aukera izan baitugu sektoreko profesionalei gure eskaintza aurkezteko, eta soluzioak proposatzeko bost ildo estrategiko hauetan: eraikuntzako material ekologikoak, biologikoak eta adimendunak; fabrikazio aditiboa eraikuntzan; eraikinetarako biki digitalak; eraikuntzako baliabideen zirkulartasuna, eta efizientzia energetikoa eraikingintzan.

Informazio gehiago

Sari hauek Rebuild Azokaren barruan banatu dira, zeina irailaren 21etik 23ra egin baita Madrilen. Oso aktiboki hartu dugu parte: geure standa izan dugu, aurkezpen komertzial bat egin dugu eta bi hitzaldi eman ditugu Arkitektura Aurreratuaren eta 4.0 Eraikuntzaren Kongresu Nazionalean.