Berria

Madrilgo Erkidegoan lan berritzaileak egiteko gaitu dute TECNALIA

2022ko urtarrilaren 18a
TECNALIA habilitada para la realización de trabajos innovadores para la Comunidad de Madrid.

"Bigarren sortako hiru teknologiatan aurkeztu zen TECNALIA, eta hiruretan onartu dute: mugikorretarako aplikazioak, analitika aurreratua, bloke-katea eta DLT".

Abenduaren 15ean jaso dugu “Madrilgo Erkidegoko eraldaketa digitalerako zerbitzu berritzaileen aholkularitza, diseinu eta faktoria” esparru-akordioaren berrespena, Madrid Digitaleko Factoría Digitalek emana.  Horrela deitzen da Madrilgo Erkidegoko Administrazio Digitalerako Agentzia, zeinaren misioa baita erkidegoko gobernuko sail guztiei zerbitzu teknikoak ematea.

Esparru-akordioaren helburua

Agentziak berak edo Erkidegoko beste edozein organok eskatzen dituzten zerbitzuak emateko Agentziaren deialdi erregularretarako eskaintza-eskaerak jaso ditzakete onuradunek.

Bestalde, administrazio digitalarekin edo administrazioaren digitalizazioarekin zerikusia duten arazoak konpontzeko proposamen berritzaileak hartuko dira kontuan, eta zuzenean esleitu ahal izango dira.

Aplikazio mugikorrak, analitika aurreratua, eta bloke-katea eta DLT teknologia

Bigarren sortako hiru teknologiatan aurkeztu zen TECNALIA, eta hiruretan onartu dute: mugikorretarako aplikazioak, analitika aurreratua, eta bloke-katea eta DLT teknologia. Gainera, seigarrenak gara aipatutako teknologia-familietako azkenean; litekeena da haiei buruzko lizitazio bat egiten denean eskaintzak aurkezteko jakinarazpena jasotzea.

Beste bietan ere litekeena da jasotzea; izan ere, gonbidapenak ziklo batzuei jarraikiz egingo dira, kontratu gehienak hornitzaile bakar batzuen esku geratzea saihesteko. Era berean, garrantzitsua da azpimarratzea gonbidapen bati uko egiteak txartel horia ekarriko lukeela, eta bigarren aldian, berriz, gorria, eta hornitzaile-izaera galtzea.

Emakidaren alderdirik garrantzitsuena da proposamen berritzaileak zuzenean aurkeztu ahal izatea, lizitaziotik pasatu beharrik gabe, betiere Madrid Digitalek uste badu baliotsua dela. Gainera, erkidegoko berrikuntza digitaleko sareko beste eragile garrantzitsu batzuekin lan egiteko aukera ematen du.

Lehen urrats hau —hurrengo hilabeteetan ideia berritzaileak sortuz jarraipena eman behar litzaiokeena—TECNALIAren ICT unitatearen curriculum-bikaintasunari eta proiektuen esperientziari eskerlortu da, bai eta lizitazio-taldearen ardurari esker ere.