Berria

Mundu hiperkonektatu batean, interoperabilitatea eta semantika funtsezkoak dira komunikazio-sistemetan

2021ko martxoaren 5a
Lenguajes: Interoperabilidad y Semántica

Informazio hori guztia prozesatzeak aukera ematen digu portaerak edo hutsegiteak iragartzeko, erroreak gutxiagotzeko eta produktuen kalitatea hobetzeko.

Interoperabilitateari esker, hornitzaile desberdinen bi sistema, ibilgailu edo gailuk, non datuak formatu desberdinetan egoten baitira normalean, era unibokoan interpretatu eta uler dezakete datuen esanahia.

Egunetik egunera, gero eta gailu, makina, sentsore, ibilgailu, wearable nahiz mugikor gehiago daude Internetera konektatuak. Etengabe ari dira datuak transmititzen eta trukatzen. Informazio hori guztia prozesatzeak eta analizatzeak gure sistemak hobeto ezagutzeko aukera ematen digu, eta, hala, portaerak edo hutsegiteak iragar ditzakegu, erroreak gutxiagotu eta produktuen kalitatea hobetu.

Otsailaren 17an, Sonia Bilbao lankidea hizlari izan zen I. TECNALIA Topaketa: “Adimen artifiziala, eraldaketa digitalaren motor” jardunaldian, eta, azaldu zuenez, interoperabilitateak ezartzen du datuak formatu desberdinetan dituzten sistemen arteko komunikazioaren bideragarritasun egokia, eta, hala, eraldaketa digitala sustatzen du.

Lau interoperabilitate-maila

  • Interoperabilitate teknikoa: byteak trukatzeko komunikazioen azpiegitura ezartzen du, eta informazioa bidaltzeko eta jasotzeko aukera ematen du.
  • Interoperabilitate sintaktikoa: informazioa trukatzeko datu-formatu komun bat ezartzen du, eta, hala, datuak irakurtzeko aukera ematen du; mezularitza-protokoloak dira horren adibide bat.
  • Interoperabilitate semantikoa: informazio-eredu komun bat ematen du, eta, hala, trukatutako datuen esanahia ulertzeko aukera ematen du. Datuak informazio-eredu komun baten arabera idatzi behar dira; hau da, datuei metadatuak gehitu behar zaizkie, eta datuak beste kontzeptu batzuekin lotu, esanahia eta testuingurua izan ditzaten.
  • Azkenik, antolaketa-interoperabilitatea: enpresako negozio-prozesuetan trukatutako mezuen fluxua eta informazioaren integrazioa kudeatzen du.