Berria

OLADE erakundeak agerian utzi du energiaren sektoreak klima-aldaketarekiko duen sentikortasun handia

2024ko uztailaren 17a
OLADE revela alta sensibilidad al cambio climático

"Agerian geratu da premiazkoa dela Latinoamerikako eta Karibeko energia-azpiegituraren erresilientzia handitzea klima-aldaketaren inpaktuen aurrean"

Energiaren Latinoamerikako Erakundearekin (OLADE) elkarlanean aritu gara Latinoamerikako eta Karibeko energiaren sektoreak klima-aldaketarekiko duen sentikortasun handia agerian uzten duen azterlan bat egiten.

TECNALIA elkarlanean aritu da OLADErekin Latinoamerikako eta Karibeko energiaren sektoreak klima-aldaketarekiko duen sentikortasun handia agerian uzten duen azterlan sakon bat egiten. Txosten hau une kritikoan iritsi da, energia berriztagarriak gero eta gehiago sartzen ari baitira eta eskualdeari eragiten dioten muturreko fenomeno klimatikoak ugaritzen ari baitira.

Energia-azpiegitura ezinbestekoa da garapen ekonomiko eta sozialerako, baina arrisku garrantzitsuak ditu aurrean, eta berehalako arreta eskatzen du, baita epe ertain eta luzera egokitzeko estrategiak ere.

Energiaren sektoreak aurrean dituen klima-arriskuen ebaluazioa

C3Sk eta beste iturri batzuek emandako datuak abiapuntu hartuta, TECNALIAk klima-informazioa sortu du energiaren sektoreak aurrean dituen klima-arriskuak ebaluatzeko, hala nola baliabide berriztagarrien aldaketak eta energiaren transmisioari eta banaketari eragin diezaieketen muturreko gertaerak.

  • Informazio hori parte-hartu duten herrialdeen esku jarri da (Argentina, Bolivia, Brasil, Txile, Ekuador, El Salvador, Granada, Honduras, Panama, Paraguai, Peru, Dominikar Errepublika eta Uruguai), plangintza energetikoan kontuan har dezaten.
  • Horretaz gain, eskualdeko energia-sistemek aurrean dituzten arriskuak lehenesteko erabili da.

Klima-informazioa, garapen erresilientea bermatzeko

Azterlanak, OLADE buru duela eskualdeko eta nazioarteko adituekin elkarlanean, funtsezko informazioa ematen du azpiegitura energetikoaren erresilientzia indartuko duten politikak planifikatzeko eta garatzeko. Horrek, inbertsioak babestu eta mantentze-kostuak murriztu ez ezik, energia-hornidura fidagarriagoa eta jasangarriagoa bermatuko die Latinoamerikako eta Karibeko komunitateei.

Sektoreko enpresentzat ezagutza hori funtsezkoa da arriskuak arintzeko eta etorkizuneko klima-aldaketetara egokitzeko.