Berria

PoSeID-on ekimenak ekosistema garden bat garatzen ari da datu pertsonalak babestu daitezen EBko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren arabera

2021ko martxoaren 30a
Los datos generales de la UE y el reglamento general de protección de datos (RGPD) es uno de los temas más difíciles de tratar

Sarbide bakar bat eskaintzen du, pertsonek informazio pertsonalean emandako baimenak kontrolatu eta kudea ditzaten.

Datuak kudeatzeko plataforma berritzaile horrek bermatzen du DBEOren oinarrien arabera babesten direla datuak. Sarbide bakar batekin, prozesatutako informazioaren arrastoari jarraitu eta informazio hori kontrolatu eta kudeatu dezakete pertsonek, eta, halaber, beren datuak non dauden jakin eta datu horiek ezeztatzeko kontrola izan.

Parte hartzen dutenen artean datuak zifratzeko oinarri zabala eskaintzen du, eta, halaber, PII datuak (identifikaziorako datu pertsonalak) mezu bidez trukatzeko aukera (prozesadoreen eta datu-jabeen artean). PII datuak enkriptatuak daudenez, haien edukia ezin du inork atzitu, ezta PoSeID-on plataformaren administratzaileek ere. Transakzio pribatuei dagokien “zifratu gabeko testu gisako PII” ez da plataforman gordetzen, eta transakzio-baimenak ere ez. Alderdi batek ere ezin ditu atzitu mapaketa erlazionalak.

PoSeID garatzeko, bloke-kateak, kontratu adimendunak, hodeiko konputazioa eta beste teknologia batzuk erabili dira, eta lau pilotutan baliozkotuko da (Italia, Frantzia, Espainia eta Malta), testuinguru publiko, pribatu eta mistoetan. Informazio garrantzitsu guztia erabiltzaileen esku egongo da web-panel erabilerraz baten bidez; aukera ematen du identifikaziorako datu pertsonalei (PII) arrastoa jarraitzeko, sartzeko baimenen PIIak administratzeko eta datu-esposizioaren ondoriozko arrisku-maila ikusteko.

Informazio gehiago

  • Plataforma honek Europar Batasunaren Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 786713 zenbakiko hitzarmenaren bidez.