Berria

Soluzio berritzaileak garatzen ditugu fabrikazio-prozesu digitalei laguntzeko

2021ko apirilaren 20a
Una solución innovadora para ayudar a los procesos de fabricación digital

2021eko apirilaren 1etik 2021eko ekainaren 30era arte egongo da irekia KYKLOS4.0 – Open Call #1 ekimenera proposamenak bidaltzeko deialdia

Konpainia eskatzaileek bizpahiru entitateko partzuergo bat osatu behar dute, ETE bat buru dutela. Proposamen guztiak egiaztatu eta ebaluatuko dira, eta emaitzen berri emango zaie denei. F6S bidez aurkeztu behar dute, 2021eko ekainaren 30a baino lehen. Saritutako proposamenek hitzarmen bat sinatuko dute KYKLOS 4.0rekin.

Fabrikazio-prozesu digitalak hobetzeko soluzio berritzaileak bilatzen ditu KYKLOS4.0k. Azpidomeinu hautako bati edo batzuei heltzen die: sistema ziberfisikoak, produktuaren bizi-zikloaren kudeaketa, bizi-zikloaren analisia, errealitate areagotua, adimen artifiziala, fabrikazio zirkularra, big data eta datuen kudeaketa, ikaskuntza sakona eta erabakitzen laguntzeko sistemak.

Haren helburu nagusia fabrikazio zirkularreko ekosistema berritzaile bat garatzea da, teknologia berritzaileetan, ekoizpen-sistema zirkularretan (CPS) eta AAn oinarrituta. Bizi-ziklo luzea duten produktu pertsonalizatuetara bideratuak dauden ekoizpen-mekanismo eta -algoritmo berritzaileen bidez hobetzen dira teknologia berritzaile horiek. Fabrika-barruko ekoizpen-prozesuak energetikoki eta materialen kontsumoaren ikuspegitik efizienteak izatea sustatzen dute; ondorioz, berotegi-efektuko gasen eta atmosfera-kutsatzaileen emisioak murriztu egiten dira.

Esperimentuen bidez aurkezten diren proposamenek berritze-potentzial handia dutela erakutsi behar dute, eta, halaber, esperimentazio-aldia amaitzean merkaturatzeko aukerak aztertzeko prest egon behar dute. Esperimentuaren barruan, eskatzailearen partzuergoko kide batek proposatutako toki pilotu batean baliozkotu eta frogatu behar da soluzioa.

Saritutako proiektuek sei hilabetez jarriko dituzte praktikan beren esperimentuak, elkarrekin erlazionatutako hiru etapatan: plangintza (hilabete), inplementazioa (hiruzpalau hilabete) eta merkaturatzea eta enpresa-jasangarritasuna (hilabete bat edo bi).

KYKLOSen tutoretza eta laguntza teknikoa eta enpresariala izango dute etapa guztietan. KYKLOSek, hala, aholkularitza eta trebakuntza enpresariala emango die, balio-proposamena definitzeko eta negozio-ideiak eta finantziazio-aukerak probatzeko. Halaber, proiektua eta haren emaitzak, ekitaldietara joan ahal izatea, topaketa posibleak eta inbertitzaileekiko loturak sustatuko ditu.

Informazio gehiago

Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programak finantzatzen du KYKLOS 4.0. Lehen deialdi honetan, milioi bat euro ditu ETEz eta erakunde industrialez osatuak dauden eta fabrikazio-prozesu digitaletan aurrera egiten laguntzeko soluzio berriztagarriak dituzten zazpi proiektu finantzatzeko.

KYKLOS 4.0k erakutsiko du, era errealista, neurgarri eta errepikagarrian, zer eragin eraldatzaile izango duten teknologia eta metodologia hauek fabrikazio zirkularraren esparruan: CPS (ekoizpen-sistema zirkularra), PLM (produktuaren bizitzaren kudeaketa), LCA (bizi-zikloaren analisia), AR (errealitate areagotua) eta AA (adimen artifiziala).