Berria

Ziberkrimenaren aurka borroka egiteko joko serio bat

2023ko ekainaren 15a
Serious game RAYUELA

“Proba pilotuak egin dira Erresuma Batuan, Grezian, Belgikan eta Espainian, zeinetan gazteek jokoan diseinatutako abenturak jokatu baitituzte”

Ziberkrimenaren aurka borroka egiteko abenturen joko serio edo serius game bat

Europako RAYUELA ekimenean, TECNALIAk abenturen serious game bat garatu du 11 eta 16 urte bitarteko gazteek sareko jardunbide egokiak ikas ditzaten. Tresna honen bidez, gazteek ziberdelituak identifikatu ahal izango dituzte; besteak beste, ciberbullyinga, ziberjazarpen sexuala, fake newsak eta phishinga. Horrez gain, datuak jasoko dira portaera-profilak sortzeko eta segurtasun-indarrei delitu horiek detektatzen laguntzeko.

UNICEFek egindako “Haurrak mundu digitalean” txostenaren arabera, munduan Internet erabiltzen duten hirutik bat 18 urtetik beherako haur eta nerabeak dira. Adingabeak natibo digitaltzat hartzen badira ere, kasu askotan ez dira konturatzen Internetek zer onura eta aukera dituen, ezta zer arrisku dituen ere.

Arazo hori konpontzeko, arrisku-ereduak identifikatu behar dira, eta adingabeak Interneten eta teknologia berrien erabileran trebatu. Eta, zer modu hoberik hori egiteko jolastuz baino?

Ziberkrimenaren aurkako datuak.

Proba pilotuak egin dira Erresuma Batuan, Grezian, Belgikan eta Espainian, zeinetan gazteek jokoan diseinatutako abenturak jokatu baitituzte. Jokoko avatarraren bidez, ziberdelituen biktima eta testigu gisa jokatzen dute, eta jokoko pertsonaiekin harremanetan jarri, ekintza gertatzen den eremuetan agertzen diren objektuetan informazioa bilatu eta erabakiak hartzen dituzte.

Pilotu horietako emaitzak datu-analisien adituek aztertzen dituzte. Analisi horiekin, ziberdelituen aurka borroka egiteko neurriak hartzeko laguntza izango dugu.