"CertifAI soluzio berritzaile bat garatzen ari da, adimen artifizialak bultzatua, IKT produktuak, prozesuak eta zerbitzuak etengabe ebaluatzeko eta birziurtatzeko"
Europako beste 10 erakunderekin batera, adimen artifizialak bultzatutako soluzio berritzaile bat garatzen ari gara IKT produktuak, prozesuak eta zerbitzuak etengabeko ebaluatzeko eta birziurtatzeko
Soluzioak aukera ematen du IKT produktuak, prozesuak eta zerbitzuak segurtasun-neurri sendoenekin diseinatu, garatu eta mantentzeko beren bizi-ziklo osoan eta, horrela, zibersegurtasuneko estandar nagusien araudia betetzen dela bermatzeko. Hala, enpresak buru izan daitezke EBren erregulazio-eskaerekin bat datorren ingurune digital seguruago eta fidagarriago batean.
EU Cyber Resiliese Act (CRA) araudiaren arabera, "hardware- eta software-produktuak gero eta zibereraso gehiago jasotzen dituzte, eta horrek ziberdelinkuentziak eragindako urteko kostu zenbatetsi oso handia ekarriko du". Produktu eta zerbitzu digitalei zibersegurtasun-eskakizun zorrotzak ezarrita ingurune digital seguruago bat sortzeko diseinatu da CRA araudia.
Zer arazo konpontzen du?
Zibersegurtasun-maila baxuak berekin dakartza ahultasun orokortuak eta mehatxu eta kalteberatasun zibernetikoak identifikatzeko eta arintzeko egokiak ez diren ikuspegiak, azkar eta etengabe eboluzionatzen ari baitira haiek, eta horrek zaildu egiten du erregulazioak, industriako estandarrak eta jardunbide egokienak etengabe betetzea.
Zibererasoen eragina murrizteko eta teknologia digitalen erresilientzia areagotzeko, funtsezkoa da ebaluatzea ea IKT produktu, zerbitzu eta prozesuak bat datozen segurtasun-estandarrekin beren bizi-ziklo osoan.
CertifAI ikerketa-proiektu honek gero eta arautuago dagoen merkatu honetan araudia betetzea errazteko eta optimizatzeko diseinatutako soluzio bat eskaintzen du. Ikerketa hori AAk bultzatzen du, eta enpresen compliance-programak beti zibersegurtasun-estandarrekin lerrokatuta mantentzen laguntzen du; hala, nabarmen murrizten ditu betetze-kudeaketari lotutako barne-kostuak.
Produktuen etengabeko ebaluazioa automatizatzen duenez, CertifAIk, ez-betetzearen arriskua minimizatzeaz gain, enpresa-ospea babesten du, eta zehapenak saihesten ditu. Eta, hala, araudien konplexutasunetik aldentzeko aukera ematen die erakundeei.
TECNALIA CertifAIn
Ikuspegi tekniko bat duela, TECNALIAk Europako beste 10 erakunderekin lan egiten du natural language processing (NLP) edo hizkuntzaren prozesamenduko teknika aurreratuak ikertzen eta aplikatzen, eta machine learning (ML) edo ikasketa automatikoko eta frontier AI models arloko joera berriak erabiltzen.
Berrikuntza horiek funtsezkoak dira CertifAIren irismenaren barruan zibersegurtasuneko estandarren eskakizunak modu automatizatuan ulertzen laguntzeko. Gainera, teknologia horiek aukera ematen dute ez-betetze posibleak automatikoki detektatzeko garapenaren hasierako etapetatik bertatik, eta horrek nabarmen hobetzen du ziurtatze-prozesuaren efizientzia.