Bete bideoak ikusteko inprimakiak eta bizi berriro ere Inspiring Business Foruma.
Trantsizio energetikoaren aukerak: balio handiko hidrogenoa. Izenburu horren pean, Inspiring Business Foruma (IBF) formatu mistoan egin zen (aurrez aurrekoa eta birtuala), eta ekintzaileak eta korporazioak ez ezik, hidrogenoaren balio-kateko enpresetako berrikuntza-unitateetako, corporate venturingetako eta inbertsioetako 100 ordezkaritik gora bildu ziren.
TECNALIAk eta TECNALIA Venturesek antolatu zuten, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Gaur-gaurkoz, deep-techari buruzko inbertsio korporatiboko eta berrikuntza irekiko foro bat da IBF, 25 edizio baino gehiago egin diren honetan. Halaber, 2012az geroztik, 125 negozio-aukeratik gora aurkeztu dira.
Entzule gisa parte hartzeko aukera izan ez bazenuen edo foroa berriz bizi nahi baduzu, bete itzazu bideoak ikusteko inprimaki hauek:
ONGIETORRIA Ongietorriaren bideoa ikusteko inprimakia
- Alex Belaustegi, TECNALIAko lehendakaria eta Ingeteameko zuzendari korporatiboa
BERRIKUNTZA KOLABORATIBOKO PROIEKTUAK Berrikuntzako proiektuen bideoa ikusteko inprimakia
- Sarrera: Javier García-Tejedor, TECNALIAko Energia eta Ingurumeneko zuzendari laguntzailea
- Hidrogeno-korridorea. Elias Unzueta, PETRONOR INNOVACIÓN - REPSOLeko gerentea
- Hidrogenoaren etorkizun-sena: Iberdrolaren ikuspegia. Samuel Pérez, prospektiba teknologikoa, Hidrogeno eta Beroaren sailburua IBERDROLAn
- European Green Hydrogen Acceleration Centre. Carina Krastel, EGHACko zuzendari komertziala (ingelesez)
INBERTSIO-AUKERAK Inbertsio-aukeren bideoa ikusteko inprimakia
- Sarrera: Asier Rufino, TECNALIA VENTURESeko CEOa
- H2SITE: Purutasun handiko hidrogenoa tokian-tokian ekoiztea. Andrés Galnares, CEOa
- MILIKANALAK: Hidrogenotik energia-bektoreak lortzea erreaktore miliegituratuak erabiliz. Susana Pérez Gil, TECNALIAko Erreaktore Miliegituratuen Garapenaren arduraduna
- H2GREEM: PEM elektrolizatzaileak fabrikatzea. Mario Carrero, CEOa
- HYSILABS: Hidrogenoaren banaketa eta biltegiratzea errazteko soluzio berritzailea. Belén Moreno, Salmenta eta Marketineko zuzendaria
MAHAI-INGURUA: KORPORAZIOEN ARTEKO ELKARLANA ETA EKINTZAILETZA MERKATUKO DISRUPZIOEI HELTZEKO Mahai-inguruaren bideoa ikusteko inprimakia
- Moderatzailea: Sergio Bandinelli, Negozio Garapeneko zuzendaria TECNALIA Venturesen
- Luis Emilio Martinez, Berrikuntza Irekiko eta Corporate Venturingeko gerentea ENAGÁSen
- Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria Eusko Jaurlaritzan
- Joseba Mariezkurrena, Ekintzailetza eta Enpresen Lehiakortasuna Bultzatzeko zuzendari nagusia Ekonomia Sustatzeko Sailean, Bizkaiko Foru Aldundian
- Mikel Lasa, EIT INNOENERGY IBERIAko CEOa
- Andrés Galnares, H2SITE-eko CEOa
Aipu nabarmenak
"Corporate venturingaren zeregina enpresetara iritsi da eta geratu egingo da. Hazten eta ontzen ari da”. Luis Emilio Martínez Gavira, ENAGÁS.
“Egungo egoerak eta duela 10 urtekoak ez dute elkarren antzik; garai hartan, berrikuntza irekia kontzeptu akademiko soila zen. Dena den, bide luzea dugu aurrean. Enpresetako negozio-unitateetan berrikuntza-unitateak falta dira”. Mikel Lasa, EIT InnoEnergy.
“Enpresa txiki eta ertainei dinamika horri buruz hitz egiten diegunean, ez dakite zer den eta nolabaiteko beldurra ere sumatzen zaie. BIND 4.0 plataformaren hurrengo edizioan, enpresa txiki eta ertainak ere egongo dira, aldaketa kulturala eragiteko eta eboluzionatzeko”. Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritza.
“Enpresetan oztopo bat dagoela ikusi dugu, berrikuntza irekiko estrategiarik ez dutelako. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundian laguntza espezifiko bat abiarazi dugu, berrikuntzako lankidetza-planak prestatzeko”. Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundia.
“Bi oztopori heldu behar diegu: batetik, arrisku-gogoa aldatu beharreko freno bat da, ikuspegi kulturaletik; eta bestetik, deept-techeko startup enpresek inpaktu handia izan dezakete herrialde mailan, eta inbertsio handiak behar dituzte”. Andrés Galnares, H2SITE.
HARREMANETARAKO