Urezko ereduak erabiltzea altzairu likidoaren portaera aztertzeko, urak giro-tenperaturan eta altzairuak galda-tenperaturan dituzten antzekotasun fluidodinamikoak aprobetxatuta.
Prozesu siderurgikoen modelatze fisikoa tresna baliagarri bat da, eta asko erabiltzen da egindako jarduerak diagnostikatu, optimizatu eta kontrolatzeko, eta teknologia berriak sortu eta garatzeko. Altzairu likidoaren ikus-opakutasunak eta erreaktore siderurgikoen tenperatuta altuak eta tamaina handiak eragotzi egiten dute instalazioetan saiakuntzak egitea. Horregatik, eredu fisikoak eta/edo matematikoak erabiltzen dituzte prozesu-ingeniariek. Altzairuaren fabrikazio-prozesuaren irudikapen kuantitatiboa oso lagungarria da prozesuko portaerak ulertu eta diagnostikatzeko. Hala, etekinak maximizatuko dituen edo ekoizpen-kostua minimizatuko duen optimizazio baterako oinarriak izango ditugu. Zerbitzu horren bitartez, zalien, azpilen, moldeen eta lingote-ontzien eskala txikiko ereduak sortzen ditugu. Hala, prozesuko parametroen eta konfigurazioaren eraginak azter daitezke. Parametroak dira, adibidez, isurketa-abiadura, xaflaren/totxoaren/biribilaren dimentsioak, tapoi porotsuaren posizioa eta agitazioaren emaria; konfigurazioak dira, adibidez, arranpen aurkako plakak, gida-hormak, iragazkiak, inpaktu-kaxak, tapoi porotsua, elikatze-hodia, etab.
Nori zuzendua
- Enpresa siderurgikoak eta ekipamendu-hornitzaileak.