Ibilgailu-prototipoa, era autonomoan gidatzeko diseinatua: kokapen- eta komunikazio-teknologiak dauzka, gainerako ibilgailu autogidatuek bezala.
Espazio estuetan lur hartzeko eta aireratzeko gai da, eta ingurune-baldintza txarrak jasan ditzake, hala nola haize eta euri bortitzak; halaber, aireratzean eta lur hartzean eragiten den aire-fluxu deserosoa minimizatzen du.
Ibilgailu-prototipo honek pertsona bat edo 150 kg-ra bitarteko karga eraman dezake, eta 15 minutuan egiten ditu hiri barruko 15 kilometroko distantziak. Ibilgailu hauek hirien % 85en hiriguneko garraio-beharrei erantzun diezaiekete. 90 km/h-ko abiadura hartzen du, arkitekturak 190 km/h-ko abiadura hartzeko aukera ematen dion arren. Hegaldi-garaiera 100-300 m bitartean dago.
Ibilgailuak 1,8 m bider 2 m‑ko kabina aerodinamiko bat du, eta, mugitzeko, lau drone. Kontrol aurreratuko sistema bati esker, era independente baina koordinatuan mugitzen dira droneak; hala, egonkortasuna, efizientzia, doitasuna eta kabinaren kontrolagarritasuna hobetzen dira, eta, ondorioz, baita kabinako konforta ere.