Proiektuak

Airearen kalitatea hobetzeko plana Granada hiriburuan eta haren metropoli-eremuan

Granada

Airearen kalitatearekin loturiko etorkizuneko hainbat agertoki planteatzea, zenbait jarduketa aintzat hartzen dituztenak mugikortasunaren eta hiri-plangintzaren alorretan. Garatzeko aurreikusitakoak hauek dira: modelizazio-sistema bat, neurri esperimentalak, ebaluazio klimatikoa eta sektore bakoitzak airearen kalitateari egiten dion ekarpena ebaluatzea.

Airearen kalitatea da hiriguneetako ingurumen-arazo handienetako bat, batez ere ibilgailuen zirkulazioagatik, areagotu egiten baitu material partikulatuen eta gas kutsagarrien kontzentrazioa.

Proiektuak aurreikusten du airearen kalitate-mailak (PM10 eta NO2) modelizatzeko sistema bat garatzea (PROKASen oinarritua), aukera emango duena, neurri eta jarduketa zuzentzaile espezifikoak konbinatzen dituzten zenbait agertoki analizatuz, Granada hiriburuko eta haren metropoli-eremuko airearen kalitatea hobetzeko plana aldatzeko.

Elementu hauek konbinatzen ditu: airearen kalitatearekin loturiko neurketa esperimentalak, baldintza klimatikoen ebaluazioa eta sektore bakoitzak tokiko airearen kalitate-mailei egiten dien ekarpenaren ebaluazioa.

Granadako Udala izan da proiektu honen amaierako bezeroa.