Plataforma analitiko bat garatzea eta mantentzea, besteak beste honako eginkizun hauetarako: tren konektatuei dagozkien datu-bolumen handiak biltzea, metatzea, prozesatzea eta analizatzea. Halaber, erabakiak denbora errealean hartzen laguntzen du, eta aukera ematen du mantentze prediktiborantz aurrera egiteko.
Proiektuak erronka hau du: mantentze prediktiboa / baldintzan oinarritutako mantentzea gauzatzea, tren-flotatik bildutako informazioa ustiatzen duen plataforma analitiko baten bidez.
Big Data plataforma batean informazioa jaso, metatu, analizatu eta bistaratzeko prozesuak garatzen laguntzen diogu bezeroaren taldeari, bai lokalean, bai hodeian, Big Data teknologietan, DevOps metodologietan eta azpiegitura hibridoan dugun ezagutzaren bidez.
Proiektuaren emaitza CAFeko taldearen kaudimen teknologikoa bermatzea da, hala plataformaren nola plataforman dauden prozesu eta datuen etorkizuneko mantentze-lanei dagokienez.