Botikak 3Dn inprimatzeko proiektu aitzindaria Euskadin, dagoen mota horretako bioinprimagailu bakarrarekin —hiru baino ez daude Espainian—.
4.0 industria eta 3Dko inprimatuen bioinprimaketa txertatuko ditugu garapen farmazeutikoan, terapia farmakologiko pertsonalizatuagoak egiteko, batez ere pediatriaren arloan.
Neurrira egindako botiken etorkizuna 3D inprimaketan dago.
Zer egin nahi du ADP proiektuak botikak 3Dn inprimatzeari dagokionez?
Proiektu aitzindaria da Euskadin, eta 3Dn inprimatutako disoluzio azkarreko ahotiko forma farmazeutikoak diseinatu nahi ditu, tratamendu pertsonalizatua emateko eta, hala, farmazia-unitateetan eta ospitaleetan akatsak saihesteko. Hori lortu ahal izango da, orain arte ospitaleetako banakako tratamendu asko eskuz egiten baitira.
TECNALIAren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko lankidetza-proiektu bat da, Arabako Foru Aldundiaren (AFA) laguntza duena.
3Dko inprimaketa ez dago oso garatua eremu honetan, eta, proiektu honen bidez, pediatriako populazioaren eta zirkunstantzia bereziak dituzten eta/edo forma farmazeutiko klasikoekin tratatu ezin diren pazienteen beharrei erantzun nahi zaie.