Proiektuak

Fabrikazio aurreratuko estrategiak, medikuntza pertsonalizatuaren erronkei erantzuteko

8K 3D Rendered AI/Human Hologram projected from Smartphone on the floor with Medial Technology icon set Background in blue color

Beharrezko ezagutza sortzea, nanozelulosa, 3D inprimaketa, elektroirutea, hibridazioa eta halako teknologiak erabili ahal izateko, eta haren bidez frogatzea aplikagarriak direla medikuntza pertsonalizaturako forma farmazeutikoen fabrikazio aditiboan.

Proiektu honen bidez, pazienteen beharretara egokitzen diren eta farmazia-industrian eraginkortasunez ezar daitezkeen forma farmazeutikoak garatzen ditugu, eta, hala, erantzuna ematen diogu sektoreak aurrez aurre duen erronka nagusietako bati.

Medikuntza pertsonalizatuaren erronkari aurre egiteko proposamen sendoenen artean ageri dira 3D inprimaketa-teknologiak, elektroirutea, bi tekniken arteko hibridazioa edo nanozelulosa biopolimero gisa erabiltzea, forma farmazeutiko osagaianiztunen fabrikazio aurreratuan aplikatzeko.

Hartara, farmazia-teknologia konbentzionalaren arazoak konpontzen ditugu, eta aukera eraginkorrak eta bideragarriak proposatzen ditugu, haien beharretara egokituak.

cat-farma-cdmo-tecnalia-mini

Industria farmazeutikorako zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa