Proiektuak

Pilula estalien garapen farmazeutikoa, fabrikazioa, saiakuntza klinikoa eta egonkortasuna

Eskaintza integrala, sendagai baten garapen-fase guztiak biltzen dituena, industria farmazeutikoko sustatzaile batek pilula estalien itxurako produktu berri gisa merkaturatu arte.

Sendagai generikoa denez (hau, zehazki, malaria, artritis erreumatoidea eta lupusa tratatzeko erabiltzen da), osasun-sistemak farmazia-gastu txikiagoa izaten lagunduko du.

Proiektu honetan, modu farmazeutikoan lantzen dira garapen farmazeutikoaren fase guztiak: garapen galenikoa eta fabrikazio-prozesuaren definizioa, baloraziorako teknika analitikoak garatzea, disoluzio-portzentajea zehaztea eta erlazionatutako substantziak kuantifikatzea, baita elaboratutako loteak fabrikatzea eta merkaturatzeko ontzat ematea ere.

Era berean, biobaliokidetasun-azterketa eta ICH egonkortasun-azterketa ere egiten dira zenbait baldintza klimatikotan, produktuaren iraungitze-data zehazteko.

Proiektu hau TECNALIAn egin da oso-osorik, eta Farmazia Garapeneko Laborategiak, Laboratorium Sanitatis fabrikazio-instalazioak (LABSAN) eta Saiakuntza Klinikoen Unitateak esku hartu dute.

cat-farma-cdmo-tecnalia-mini

Industria farmazeutikorako zerbitzuen katalogoa (gaztelaniaz)

Deskargatu PDFa