Proiektuak

IoT-sistemetako jarduera adimendunak eta fidagarriak

Gauzen Interneten (IoT) plataforma-gaitzaileak garatzea, IoT-sistema adimendun eta fidagarrien esparruan DevOps sustatzeko eta arintasunez integratzen laguntzeko.

ENACT proiektuak DevOps-esparru bat ezartzen du IoT-sistema adimendunetarako, zeinak hobetu egiten baititu IoT-sistema adimendunak garatzeko eta baliatzeko gaur egungo metodoak eta teknikak. Gainera, kalitate- eta fidagarritasun-bermeak ematen dituzten mekanismo berritzaileak ere baditu, hala nola hauek:

  • Jarduera-gatazken kontrola.
  • Proba jarraituak.
  • IoT bidezko entregak
  • Hodeiko espazioak.
  • Segurtasunaren kudeaketa.

Proiektu honen partzuergoa arreta handiz aukeratu da, hura garatzeko behar diren diziplina anitzeko gaitasunak betetzeko, eta 6 herrialdetako 11 bazkidez osatua dago: SINTEF, CNRS, UDE, Beawre, Montimage, Evidian, Indra, TellU AS, EDI, BOSC, ISRAA eta TECNALIA.

Europako Batzordea

Proiektu honek Europar Batasunaren ikerketa eta berrikuntzako Horizon 2020 programaren finantziazioa jaso du, 780351 zenbakiko dirulaguntzaren bidez.